Googlek Waze erosi du

Halaxe da bai. Azkenean ez Applek eta ez Facebookek. Googlek erosi du Waze GPS Soziala, batak zein besteak ofizialki jakinarazi dutenez.

1.100 milioi dolarretik gorako prezioa izango du erosketak Googlerentzat (kopuru ezberdinak ikus daitezke oraindik han eta hemen) eta balirudike momentuz gutxienez Wazek bere marka eta izaera propioari eutsiko diola, Israelen dituen bulego nagusiak barne. Izan ere, lan-taldea Israeletik Estatu Batuetara mugitu nahi izatea izan omen zen Facebooken erosketa saiakerak porrot egiteko arrazoi nagusienetako bat.

 google_logo

Ikusteko dago oraindik nola eragingo dion erosketak Wazeri epe ertain-luzera. Googlerentzat jokaldi garrantzitsua da, batez ere bidea mozten dielako hala Apple nola Facebooki Google Mapsen nagusitasunari aurre egiteko. Mapak eta geolokalizazioa funtsezkoak dira marketin mugikorrari begira, eta Googlek bere abantailari luze eusteko baliabide aparta lortu du Waze poltsikoratuta.

Erabiltzaileon ikuspuntutik, nik neuk ez daukat oraindik oso argi kontu hau ona ala txarra den. Horra hainbat ideia solte:

  • Googleren gonapean sartzea ona izan liteke Wazeren bideragarritasuna bermatzeko. Wazek ez omen zuen oso negozio plan argirik, eta finantza aldetik behintzat, Googlek egonkortasuna emango dio proiektuari.
  • Hortik aurrera, ikusi beharko da Googleri benetan interesatzen ote zaion Wazeri bere horretan eustea, ala nahiago duen bere funtzioetako batzuk Google Navigationen barruan integratu. Epe luzera ez dirudi oso lojikoa gauza bera egiten duten bi zerbitzu mantentzea.
  • Pribatutasunaren aldetik, aspalditxo bihurtu zen Google datu-jale beldurgarria. Eta zer nahi duzue esatea, autoan nondik nora ibiltzen naizen datu-jale horri ala enpresatxo txiki bati eman, aldea egon badago

Enfin, zuek zer uste duzue? Egingo al digu onik erosketak wazelarioi? Hitz egin orain ala isildu betiko! 😉

 

 

Erantzunak (2)

  1. Pingback: Bitacoras.com 2013(e)ko ekainak 11
  2. Markel 2013(e)ko ekainak 13
  3. joxe 2013(e)ko ekainak 14

Eta zuk, zer diozu?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.