Lasai Josetxu, mundua ez zaizu 2000. urtean amaituko!
Lasai Josetxu, mundua ez zaizu 2000. urtean amaituko!

Txikitako argazki bat erakutsi didate gaur. Argazkia bera ez nuen ezagutzen, baina bua, ikusi eta berehala etorri zait momentua gogora. Izeko Nievesen ezkontzakoa da. Deustun, S. Pedro elizan (bueno, hori ez da argazkian ikusten, baina oroitzapen lainotsua badut, eta gainera kontatu didate).

Eta, ez dakit, bat-batean burura etorri zaizkit garai hartan nituen paranoietako batzuk: errobotak eta ‘konputagailuak’, munduaren bukaera, betaurrekoak nahi nituela, handitan maisu izan nahi nuela… eta bururatu zait polita litzatekeela ume hari hainbat gauza esan ahal izatea, lasaiago bizi zedin gaixoa, munduaren akaberaz kezkatu barik gutxienez! 🙂

Eta hasi naiz gauza batzuk esaten, Twitter bidez, #5urtekoneureburuari.

Eta zuek, zer esango zeniokete 5 urteko zeuen buruari? 🙂

Erantzunik ez

  1. Pingback: Bitacoras.com 2013(e)ko ekainak 21

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.