WaZozketa!!! :-)

Iujuuu! Albiste onak dakartzat gaurkoan!

Orri hauetan jausten zareten lehenengo aldia ez bada behintzat, gogoan izango duzue azken boladan sarri eta ondo hitz egin dizuedala Waze GPS aplikazioari buruz. Labur-labur azalduta, Waze GPS soziala da. Leku batetik bestera gidatzeko laguntza ematen duen aplikazio horietako bat, guztiz doakoa eta uneoro eguneratzen dena erabiltzaileek gidatzean sortzen duten informazioari esker.

Aurrekoan kontatu nizuen bazela modu bat aplikazioaren interfazea bera zein ahozko jarraibideak euskaraz jartzeko. Ondu funtzionatzen zuen, baina Wazek ez zuen euskarazko ahotsetarako euskarri ofizialik, eta ondorioz, eguneraketa bat zegoen bakoitzean, euskarazko ahotsen aukera automatikoki desagertu eta instalazio manuala egin behar zen berriz hasiera-hasieratik.

Waze ahotsa euskarazBueno, ba kontua da lehengoan idatzi niela egileei, etxean egindako jarraibideen grabazio kutrea ere bidaliz, eta. hara non idatzi didaten bueltan, esanez ahozko ahotsa ere zerbitzarira igo dutela, eta dagoeneko ‘ofizialki’ onartzen dutela. Hots, ez dagoela bertsioa berritzen den bakoitzean prozedura nahasgarri hura guztia zertan errepikatu. Iuju!!!

Beraz, Waze erabiltzailea bazara, eta ahozko jarraibideak euskaraz jarri nahi badituzu, hona egin beharreko pausuak:

  1. Ireki Waze aplikazioa. Menuan (ezkerreko beheko ikurra), aukeratu Ezarpenak > Soinua. Hor barruan, aukeratu “Gidatzeko laguntza maila: Norabideak bakarrik (gaiekin)”.
  2. Egin atzera. Orain joan Ezarpenak > Orokorraatalera. Nabigazio gida menuan, aukeratu Euskara.

Listo! Wazek mezutxo bat erakutsiko du esanez ahots artxiboak jaisten ari dela eta, minutu batzuk pasatuta, tatxan! Euskaraz hasiko zaizue, nire ahots lerden & maitagarriaz! XD

Balio dezala sarrera honek gaur gozatu ezin izan dudan IEB2013rako ekarpen ‘postumo’ gisa 🙂

Ah! Albiste ona ospatzeko, zozketatxo bat egitea pentsatu dut. Parte hartzeko, hauek dira jarraitu beharreko pausuak:

  1. Instalatu Waze zure segapotoan
  2. Jarri interfazea eta ahozko jarraibideak euskaraz
  3. Probatu aplikazioa pare bat egunetan…
  4. …eta utzi hemen iruzkin bat esanez zer iruditu zaizun

Maiatzaren 26ra bitartean sartzen dituzuen iruzkinen artean egingo dut zozketa, maiatzaren 27 iluntzean, bale?

Saria? Zure burua wazelari gisa identifikatzeko autorako pegata eder-eder hau!

20130508_210429

(Bale, badakit ez dela beste munduko sari bat, baina aizue, zuek ere ez duzue askorik oparitzen e?!?)

Benga ba, animatu!

 

 

Erantzunak (11)

  1. Pingback: Bitacoras.com 2013(e)ko maiatzak 8
  2. @GaurDaBihar 2013(e)ko maiatzak 8
  3. joxe 2013(e)ko maiatzak 9
  4. bertol 2013(e)ko maiatzak 9
  5. joxe 2013(e)ko maiatzak 9
  6. @GaurDaBihar 2013(e)ko maiatzak 12
  7. Joxe 2013(e)ko maiatzak 13
  8. Haritz 2013(e)ko maiatzak 13
  9. Joxe 2013(e)ko maiatzak 13
  10. @GaurDaBihar 2013(e)ko maiatzak 26
  11. joxe 2013(e)ko maiatzak 27
  12. joxe 2013(e)ko maiatzak 27

Eta zuk, zer diozu?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.