Irudikatu bulego eraikin moderno-moderno horietako bat. Sauronen Iberdrola dorrea, esaterako, Bilbon. Pentsa gainera, egun ezin eguzkitsuagoa dela.

Iberdrola dorrea
Torre Iberdrola, josepeluis erabiltzailearena, Panoramion

Eta orain pentsa boltsan daramazula yo-yo baten tamainako gailutxo bat: alde batetik bentosa moduko bat du, eta eguzki plaka txiki batzuk. Eta bestetik, argindar-entxufe bat. Bentosa leihoan itsatsi, zure gogoko gailua entxufean sartu eta, voilá: argindar ekologiko eta merkea di-da batean.

Entxufe ermangarria
Itsatsi entxufea leihoan, konektatu zure gogoko gailua eta, ttak! Argindar merke eta eramangarria, non-nahi!

Bueno bale, beharbada Iberdrola dorrea ez da inbentotxoa probatzeko lekurik egokiena, baina ez didazue ukatuko momentuz Kyuho Song eta Boa Oh diseinatzaileen kontzeptua besterik ez den hau ideia bikaina denik, ezta? Deskuiduan Iberdrolakoek erosiko dute kaxoi batean lurperatzeko garatzen hasi aurretik!

Entxufe eramangarria 3 - teknopata.eus

Via: yankodesign.com

Erantzunik ez

  1. Pingback: Bitacoras.com 2013(e)ko maiatzak 2

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.