Horixe ematen du azken teknopatometroaren emaitzei erreparatuta behintzat: 26 lagunek erantzun diozue inkestari (mila esker guztioi, benetan!), eta bai, multzorik handienak duela urtebete baino gehiago ez du CD edo DVDrik grabatu… baina hortik aurrera erantzunak oso sakabanatuta daude. Ikusi, ikusi:

Ikusten duzuenez, 26 lagunetik 8 dira euskarri optikoak aspalditxo erabiltzen ez dituztenak, baina beste muturrera ere baldin bagoaz, halako disko bat gaur bertan, asteon edo duela hilabete baino gutxiago erabili dutenak ere hamaika dira (literalki).
Uler liteke, beraz, CD eta DVDek oraindik badutela bizi nahikotxo gure artean (Blu-Rayak ere bai?!). Honetan ere, kontserbadore samarrak gara antza!