Gabonetarako aplikazio pare bat…

Laster datoz gabonetako oporrak eta, mundua bukatu behar zaigun ala ez argitzen dugun bitartean, seguru nago batek baino gehiagok eskertuko dituela oporretan dauden umeak etxean entretenituta izateko baliabideak. Horientzat bereziki lagungarriak izan daitezkeelakoan, asteon aurkeztu dituzten gailu mugikorretarako aplikazio pare bat aurkeztu nahi dizkizuet.

Basajendea (Android/iOS, 1,83€)

image

Basajendea Bilboko Pernan Goñi marrazkilariak eta Dada Company software enpresak sortu dute. Ipuin interaktiboa dela diote sortzaileek, baina nik ipuina baino, lamina libueua edo horrelako zerbait deituko nioke. 14 eszena dira, 14 ilustrazio, euskal mitologiako pertsonai banarekin. Pertsonaiekin zein ilustrazio bakoitzeko gainontzeko elementuekin oinarri-oinarrizko interakzioa izan daiteke, eta harentzako bereziki sortutako musika ederra du. Haur oso-oso txikiekin erabiltzeko aproposa dela esango nuke, gure mitologiako pertsonaiekin lehen harremana izateko. Eta abiapuntu ederra izan daiteke benetako ‘ipuin’ izaera duten aplikazio gehiago sortzeko, istorio osoak kontatuz.

Aplikazioa Android eta iOS gailuetarako dago eskuragarri, eta sistema bakoitzean bi bertsio daude: arrunta, sakelakoetan erabiltzeko, eta bereizmen handikoa, tableterako. Prezioa ikusi duzuen moduan 1,80 euroren bueltan dabil.

Android

[app]com.playtales.sd.vc.basajendea[/app]

iOS

[appstore id=”586195745″]

ZoriON (Android, dohainik)

image

Zuen etxeko critterrak koskortuagoak badaude, Ikastolen Elkarteak argitaratutako doako aplikazio honek arratsalde bateko bakea behintzat bermatu ahal dizue. ZoriON zorion postalak egin eta bidaltzeko aplikazioa da. Aplikazioak dakartzan irudiak zein telefonoan ditugunak nahastu, polito jarri eta maite ditugunhoriei bidali ahal dizkiegu gabonetako postalak segapototik zuzenean, batere paperik gastatu gabe. Besteak beste, Olentzero, MariDomingi eta beste hainbat pertsonai ere gure postaletan txertatzeko aukera eskaintzen du aplikazioak. Euskaraz gain, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez ere erabil daiteke. Kasu honetan, aplikazioa pantaila txikietarako pentsatuta dago. Tabletetan erabil daitekeen arren, ez da sakelakoan bezain ondo ikusten.

Android

[app]com.ehi.zorion[/app]

 

Eta zuek? Ezagutzen al duzue antzeko bestelako aplikaziorik euskaraz? Konpartitu erantzunetan, seguru batek baino gehiagok eskertuko duela! 🙂

 

Erantzun bat

  1. Pingback: Bitacoras.com 2012(e)ko abenduak 16
  2. Pernan goñi 2012(e)ko abenduak 17
  3. Pingback: Basajendea ipuin interaktiboa | Pernan Goñi 2013(e)ko urtarrilak 16

Eta zuk, zer diozu?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.