Besarkagailua

Jende asko kexaka dabil sare sozial birtualen eragina dela eta: gero eta isolatuago bizitzera bultzatzen gaituztela lagunez inguratuta gauden sentsazio faltsua bultzatuz, gure harreman sozial zuzenak (makina baten bitartekaritzarik gabekoak, esan nahi dut) gero eta urriagoak direla…

Besarkagailua 1

Ea zer iruditzen zaizuen gaur topatu dudan gailu hau: Melissa Kit Chow artista estatubatuarrak ‘Like A Hug’ izeneko txaleko puzgarria sortu du -sare sozial birtualen eraginari buruzko gogoeta baten ondoren-. Txalekoa norberaren FaceBook kontuarekin konektatzen da eta, gure edukiren batek ‘Atsegin dut’ Datsegit bat jasotzen duen bakoitzean, puztu egiten da, besarkada bat jasotzen ari garelako sentsazioa emanez. Txalekoa bere lehengo egoerara bueltatzeko, besarkada ‘bueltatu’ egin behar da, esku bakoitzarekin kontrako sorbalda estutuz.

Besarkagailua 2

Egia esan, ez daukat oso argi asmakizun hau zer iruditzen zaidan. Batetik, frikikeria hutsaren ikuspuntutik, ezin erakargarriagoa egiten zait… baina bestetik, lagunen besarkadak plastikozko txaleko baten ufadekin ordezkatzea, ez dakit nik ba… Edonola ere, kuriosoa egiten zait moda eta puntako teknologia uztartzeko joera…

Zer diozue zuek? Jantziko zenukete besarkagailu hori?

Erantzunik ez

  1. Pingback: Bitacoras.com 2012(e)ko urriak 17

Eta zuk, zer diozu?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.