Supermerkatu birtualak, gero eta hurbilago 1 - teknopata.eus
Aireportuan hau bezalako lau ‘hozkailu birtual’ jarri dituzte. Pantaila erraldoiari eraginez, hainbat produktu ikus daitezke. Nahi dena aurkitutakoan, barra-kodea eskaneatuta gehitzen da ‘saskira’. Bukatutakoan, ordainketa egin eta erosketa noiz jaso nahi dugun adieraztea baino ez da geratzen…

Duela urtebete pasatxo kontatu nizuen nola Samsung eta Tesco etxeek supermerkatu birtualak jarri zituzten Koreako metroan, trenaren zain zaudela segapotoarekin nahi dituzun produktuen kodeak eskaneatu eta, etxera iristerako, zure eguneko erosketa etxeko atarian zain izateko.

Izatez, Tesco supermerkatu kate ingelesa da, eta badirudi esperientzia bere sorterrira ere eraman nahi duela. Momentuz, aste batzuetarako probaldia egiten ari dira Gatwick-eko aireportuan. Pantaila erraldoi batzuk jarri dituzte oinarrizko produktuen barra-kodeekin. Segapotoarekin nahi diren produktuen kodeak eskaneatu eta, ordainketa egin ondoren, hiru asteko epean aukeratzen den datan eta orduan eramaten dute erosketa etxera. Aireportua ez da beharbada horrelako zerbitzu bat probatzeko lekurik aproposena… baina tira, nonbait hasi behar, ezta?

Erantzunik ez

  1. Pingback: Bitacoras.com 2012(e)ko abuztuak 8

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.