Hitz egin (edo idatzi) bi orduz ezertxo ere esan gabe

Artikuluak, hitzaldiak, aurkezpenak eta horrelakoak egiteko marroia onartzen duzunean, beste hainbatetan bezala, ezustekoak gertatzen dira maiz.

Hitz egin (edo idatzi) bi orduz ezertxo ere esan gabe 1

Batzuetan hitzaldiak emateko enkargua onartu eta gero ez dakizu nondik hasi ere

Sarritan denbora askorekin eskatzen dira horrelakoak…  baina hala ere, azken momenturaino uzten dira. Eta sarritan gertatzen da, hitzaldia eman edo artikulua entregatzeko bezperako ordu txikietan ordenagailu parean zaudela testua prestatzen, tak-tak-tak, eta halako batean argindarra joaten da, ordenagailua hondatzen da, eman nahi ez zenion botoiari ematen diozu… eta ale, eskoñarra egindako lan guztia.

Lehendik ere presaka eta larri bazenbiltzan, orain bikoiztu egin zaizu larritasuna. Argi zenituen ideiak esfumatu egin dira nerbioekin… eta tira, egoera latza izaten da, benetan, eta amorragarria.

Baina lasai, hurrengorako tresna majikoa ekarrik dizuet. Egunotan akordatu naiz kazetaritza fakultatean irakasleren batek ekarri zigun “Cómo hablar dos horas sin decir nada” izeneko taula txundigarri batekin. Nola hitz egin bi orduz ezertxo ere esan gabe. Baten batek taula hura pikatzeko lana hartu eta hemen eskegi du, erdara batuan, noski.

Eta tira, kontatu dizuedanaren moduko egoeratarako baliagarri suerta daitekeelakoan hemen utzi dizuet gutxi gorabeherako itzulpen bat. Moldaketa bat edo beste beharko du seguruenik, baina seguru nago ederki etorriko zaizuela 2.000 karaktereko testu bat bete behar duzuen hurrengorako! 😉

Funtzionamendua oso erraza da: esaldiak osatzen joatea da kontua. Horretarako, lehenengo eta behin hartu lehen zutabeko testu bat, horri erantsi bigarren zutabeko beste bat (nahi duzuen ordenan konbinatu ahal dituzue), gero hirugarrenekoa, eta gero laugarrenekoa. Esaldia osatuta duzuenean, hasi berriz lehen zutabeko beste edozein testutik hurrengo esaldia osatzeko… eta horrela nekatu arte!

 

Ez horregatik, ez horregatik!

I II III IV
Lagun maiteok
programako edukiak betetzeak
inguratzen gaituzten finantza eta administrazio baldintzak xehe-xehe aztertzera behartzen gaitu.
Bestalde, eta gaur egungo badintzak kontuan hartuz
agintarien azterketen konplextasunak
etorkizunerako garapen ildoak
osatzeko funtsezko papera betetzen du.
Era berean, gure jardueraren etengabeko hazkunde eta zabalkundeak
parte hartzeko sistema orokorra
zehazteko eta ezartzeko beharra dakarkigu.
Hala ere, ez dezagun ahaztu:
erakundearen gaur egungo egiturak
kideok ditugun betebehar atzeraezinekiko jarrerak prestatzen eta gauzatzen laguntzen du.
Gauzak horrela, erakundearen jarduera eredu berriak
proposamen berriak
lantzeko talde handi batek parte hartuko duela bermatzen du.
Eguneroko bizitzak ezin hobeto irakatsi digunez,
jarduera ezberdinen etengabeko garapenak
hekuntzaren eta aurrerabidearen arteko sintonia ezartzeko zeregin garrantzitsua du.

Azaldu beharrik ez dago arazo hauen guztien pisua eta garrantzia, izan ere
gure informazio eta propaganda jarduerak
behar errealei erantzuteko moduko koadroak prestatzeko sistema
sortzea errazten du.
Han eta hemen bizi eta entzun ditugunek argi erakutsi digute:
egiturak indartu eta garatzeak
jarduera aproposen baldintzak
osotasunean baloratzeko oztopoak ezartzen dizkigu.
Dena ondo atolatzeko gogoak, baina batez ere,
euskaldun ugariri egindako kontsultak
garapen eredua
egiaztatzeko marko ezin interesgarriagoa eskaintzen digu.
Printzipio ideolojiko gorenek baldintzatuta,
jarrerak formatzeko jarduera orokorrari ekiteak ekintza moduak
berregituratzeko eta modernizatzeko prozesuarekin hastea dakar.
Horregatik guztiagatik, zilegi bekigu iradokizun bat egitea:
inplikatutako sektore guztiak zaharberritzeak
onartutako oinarrizko irizpideak
abiatzeko benetako mugarri eraginkorra adostera behartzen gaitu
Argi baino argiago dago:
zaharkitutako esperientziak gainditzeak
espektru zabaleko kasuistika osoa
azken muturreraino azaltzeko bide ematen digu edozein kasutan ere.
Baina ez genuke zintzotasun osoz jokatuko beste hau ezkutatuko bagenu:
eragile bateragarriak neurririk gabe aplikatzeak elementu sortzaileak
inbertitzeko prozesu ezin delikatuagoa ziurtatuko liguke.
Eta gainera, ezjakinasunik deitoragarrienean murgilduta bukatuko genuke beste hau onartuko ez bagenu prozesua zuzentzeko sine quqe non baldintzak
sistema berrasmatzeko interface adiskidetsu eta solidarioa
bermatzeko beharrezko estrategiak kontu handiz eta sistematikoki lantzean du oinarria.
Amaitzeko, eta gauzak behin betiko argitzeko, aitor dezagun, lagunok,
batetik eta bestetik batera datozen prozesuen aplikazio kontsentsuatuak
erregenerazio jarduerarako fronte komun batean ideologikoki sistematizatutako irizpide multzoa
nahita ala nahigabe gainditzeko borondate atzeraezinak sortzen du.

 

Erantzun bat

  1. Pingback: Bitacoras.com 2012(e)ko abuztuak 13
  2. Ana Morales 2016(e)ko irailak 14

Eta zuk, zer diozu?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.