Siri, Wikipedian
Siri, Wikipedian

Japoniarrak beste pasta batekoak direla gauza jakina da. Baina, hala ere, mugagabeko abilezia erakusten dute egunetik egunera gero eta asmakizun bizarroagoak sortzeko.

Honezkero, gehienok ezaguna izango duzue Siri, Applek bere azken iPhonetan txertatu duen ahotsa ezagutzeko teknologiari jarri dion izen propioa. Siriren helburua erabiltzailearen eta telefonoaren arteko ahozko komunikazioa erraztea da: erabiltzaileak ahozko aginduak eman ahal dizkio Siriri, eta Sirik ahozko erantzuna erabiltzaileari.

Noburo Takahashik 24 urte dauzka eta Tokikoko Elektro-Komunikazio Unibertsitatean graduatu berri da. Berak ere makinen eta gizakion arteko komunikazioa erraztu nahi du. Baina ez-hitzezko komunikazioan du interes gehien. Takahashik uste du errobotek keinuak egiten eta interpretatzen ikasi behar dutela gurekiko komunikazio eraginkorragoa lortzeko.

Ideia horretatik abiatuta, prototipo bitxi bat sortu du gazteak. Shiri du izena (ipurdia, japonieraz). Eta bai: ipurdi mekanikoa da. Gizaki baten eperdiak egin ditzakeen mugimenduak imitatzeko gauza da, eta ukimenaren bidez iristen zaizkion mezuak ere ulertzen ditu: hala, masaje goxo-goxoa eman ahal zaio, ala eperdiko galanta eman, eta horren arabera, era batera ala beste batera erreakzionatzen du: gogortu, dardarka hasi, lasaitu. Enfin, zeuek ikusi bideoa:

Zuekin Shiri, ipurdibota 1
To nire ipurdi metaliko distiratsua!!!

“Oso ondo” -pentsatuko duzue- “eta keinuekin esperimentatu nahi bazuen, zergatik ez du aurpegi bat sortu?”. Azalpen ofiziala teknikoa da batez ere: ipurdiko giharrak askoz ere handiagoak dira aurpegikoak baino, eta beraz, askoz ere errazagoa da ‘keinu adierazgarriak’ erreproduzitzea. Behin keinu ‘handiak’ egin eta irakurtzeko teknika menperatuta, askoz errazagoa omen da aurpegiko gihar txikiek egiten dituzten keinu txikiagoak irakurtzen eta erreproduzitzen ikastea.

Erromatarrak ez dakit, baina japoniarrak ez daude burutik sano, e?

[via: Reuters]

4 erantzun

  1. Pingback: Bitacoras.com 2012(e)ko uztailak 9
  2. makilakixki 2012(e)ko uztailak 17
  3. joxe 2012(e)ko uztailak 17
  4. makilakixki 2012(e)ko uztailak 17
  5. joxe 2012(e)ko uztailak 17

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

%d bloggers like this: