Pijama-hizkuntza

Azkue Fundazioaren mezua FBn: El Correon Idahon dabilen Izaskun Kortazar elkarrizketatu dutelaIgande ‘pijama‘ samarra: eguraldi grisa kanpoan, zapatu gaua berandu arte luzatua… egunkariren baten bila jaisteko ere gogorik ez. Tira, horretarako dugu Flipboard, ezta? Ea zer topatzen dugun aldizkari elektronikoan! Han eta hemen saltseatzen hasi, eta halako batean Azkue Fundazioak Facebookeko horman utzitako mezu batekin egin dut topo. Bai, hor ezkerrean ikusten duzuen horrekin.

Aibala! Euskal Etxeak EL CORREON?!? Aber ba zer dioten!


Zer nahi duz, bada, esatea, babolio hori?!? Zer espero daiteke EL CORREO bezalako medio batengandik? Iñozo hutsa izango naiz beharbada, baina, benetan, erreportajea irakurri eta harrituta utzi nau euskara bigarren edo hirugarren mailako hizkuntza gisa agerrarazteko ahalegina. Areago: euskara aitzakia gisa erabiltzea hemen benetan balio duen hizkuntza gaztelera dela erakusteko.

Ikus dezagun: NABOko lagun bati egin diote elkarrizketa, Estatu Batuetan euskara irakasten duen bilbotar bati, hain zuzen ere. Ea ba, ezetz asmatu zer izenburu jarri dion EL CORREOk erreportajeari. Ezetz. Benetan ezetz. Saiatu imaginatzen eta, zeozer pentsatu duzunean, segi irakurtzen, ea asmatzen duzun.

Erantzunik ez

  1. Pingback: Bitacoras.com 2012(e)ko uztailak 1

Eta zuk, zer diozu?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.