Udako kontuekin jarraituz, ni bezalako alferrontziontzako beste harribitxi bat aurkeztu nahi dizuet gaur: uda iristean, badakizue, arropa gutxiago janzten dugu, eta neguko gehiegikeriak agerian geratzen dira… Zer esanik ez hondartzara edo pistinara bagoaz.

Tripontziaren txokolate tableta gogor eta itxurosoa erakutsi nahi izanez gero, orain arte kirola zen bide bakarra. Baina lasai: teknologiak mirariak egiten ditu. Neuk kontatuko dizuet nola lortu abdominal gogor-gogorrak, batere nekatu gabe, ordenagailu parean eserita gauden bitartean.

Mirakulu hori lortzeko tresna bakarra beharko duzue: Abhancer du izena, eta honelakoxea du itxura:

Abdominalak di-da! 1
Abdominal itzelak, batere nekatu gabe!

Abhancerri esker, erraz-erraza da abdominal itzelak lortzea: lotu parrilla sabelaren inguruan, estu-estu itxi atzetik dakartzan banda elastikoak, eta tartetxo batean arratsalde osoan iraungo duten abdominalak izango dituzu, hondartzatik harro-harro paseatzeko moduan.

Eta funtzionatzen du?

Bai alafede!!! Ikusi bestela zer piura ederrarekin ateratzen zen Darryn Lyons showman australiarra Inglaterrako Big Brother saioan, AbHancer erabili ondoren.

Abdominalak di-da! 2 Abdominalak di-da! 3

Inbidiatan, ezta? Normala! Segi Forumera zure Abhancerra erostera!!!

Metodo alternatiboak

Laguntza artifizialik nahi ez eta metodo natural eta ekologikoak nahiago badituzue, beste metodo alternatibo bat ere badago, AbHancer erabili barik abdimanal itxuroso samarrak lortzeko. Hori bai, mutil iletsuekinfuntzionatzen du soilik. Hor eskuman duzue.

 

Abdominalak di-da! 4
Honela ere abdominal itxurosoak lortzen dira. Eroso, azkar eta natura kaltetu gabe…

Bereziak neskentzat

Honelako kontuetan neskek tratamendu zertxobait ezberdina behar edo nahi izaten dute. Honelako kontuetan maisuak diren japoniarrek AbHancerren bertsio bat atera dute neskentzat soilik: Boneless Belt du izena (hezurbako uhala?!?), eta gerrialdeko gantza desegiten laguntzen du, bolatxo moduko batzuetan zatikatuz. Hobe zuek zeuek ikustea:

Abdominalak di-da! 5

Tira, ikusten duzuenez teknologiak ere aukerak ematen dizkigu gure gorputza eta itxura zaintzeko. orain badakizue uda honetan zer egin behar duzuen nonnahi ere ‘triunfatzeko’!

(Ez horregatik, ez horregatik!)

Erantzunik ez

  1. Pingback: Bitacoras.com 2012(e)ko uztailak 3

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.