Teknopataren ajeak

Moda ere, teknologiaren morroi

Estatu Batuetako Aplhyn enpresak DELTA415 Wearcom izeneko praka bakeroak merkaturatu ditu, sakelakoa poltsikotik atera beharrik gabe erabiltzeko.
Moda ere, teknologiaren morroi 7 - teknopata.eus

Teknologiak, badakizue, gauza asko aldatu dituela. Ohiturak, sozializatzeko modua… eta moda! Bai, bai, gure janzkera ere aldatuz doa IKTren eraginez.

Esaterako: telefono aurreratuak gero eta handiagoak dira -egunen batean komentatu beharko dugu nolako inboluzioa gertatu den sakelako telefonoen diseinuan tamainari dagokionez-, hain handiak non sarritan problemak ere izaten ditugun segapotoa poltsikotik ateratzeko dei bati erantzun edo daturen bat kontsultatu nahi dugunean.

Arazo horri erantzunez, Estatu Batuetako Aplhyn enpresak DELTA415 Wearcom izeneko praka bakeroak merkaturatu ditu. Praka estu-estuak, sakelakoa poltsikotik atera beharrik gabe erabiltzeko leiho moduko bat dutenak. Ikusi, ikusi:

Moda ere, teknologiaren morroi 11 - teknopata.eus

Ikusten? Telefonoa behar duzunean, poltsikoko kremailera ireki eta hortxe duzu esmarfonoa, erabiltzeko prest. Amaitutakoan poltsikoa berriz ere itxi eta listo. Praktikoa, ezta? Sistema bera korte klasikoagoko bakeroei, sudaderari eta kamiseta bati ere ezarri diote Alphyneko disenatzaileek, eta hona emaitzak:

Hori bai, zure janzkera teknologia berrietara egokitzeak badu bere prezioa: Aplhynen jantzi horietako bakoitzak 125 eta 160 euro artean saltzen da eta.

2 iruzkin

  • Bitacoras.com
    2012(e)ko ekainak 24 at 14:59

    Información Bitacoras.com…

    Valora en Bitacoras.com: Teknologiak, badakizue, gauza asko aldatu dituela. Ohiturak, sozializatzeko modua… eta moda! Bai, bai, gure janzkera ere aldatuz doa IKTren eraginez. Esaterako: telefono aurreratuak gero eta handiagoak dira -egunen batean k……

    Reply
  • joxe
    2012(e)ko ekainak 24 at 15:09

    Bide batez, teknojantzien zaleak bazarete, ez galdu prakateklatu hauek, edo bere garaian hona ekarri nituen praka musikalak

    Reply
  • leire narbaiza
    2012(e)ko ekainak 27 at 00:09

    Hamaika ikusteko jaioak gar! Prakak diseinatu dituenak ez du gustu handirik! Nahiko zatarrak dira ezta?
    Txamarrarena gustatu zait, praktikoa dirudi. Baina nire inguruko ezkertiek esango lizukete eskuma erabiltzen dugunondako zaudela pentsatuta.
    Dena den, poltsoetako diseinatzaileak izan ziren aitzindari. Orain barruko patrika horietan telefono normaltxoak sartu ere ez dira egiten!
    Denborak esango digu zenbat zabaltzen diren horrelako kontuak!
    Berba beteta! Gabon ;-)

    Reply
  • Teknopataren txokoa » Besarkagailua
    2012(e)ko urriak 17 at 23:29

    […] Egia esan, ez daukat oso argi asmakizun hau zer iruditzen zaidan. Batetik, frikikeria hutsaren ikuspuntutik, ezin erakargarriagoa egiten zait… baina bestetik, lagunen besarkadak plastikozko txaleko baten ufadekin ordezkatzea, ez dakit nik ba… Edonola ere, kuriosoa egiten zait moda eta puntako teknologia uztartzeko joera… […]

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.