Lehiaketa: prezio justua!!! 1Urtarrileko azken gauean (edo otsaileko lehen goizaldean), komuneko tututxo bat apurtu egin zen pareko bizilagunaren etxean. Ur beroa daramaten tututxuetako bat. Goizaldeko ordu txikietan gainera. Goizaldeko hirurak aldera, Yokok zaunka esnatu ninduen. Ur ezin beroagoko putzu handi-handi bat neukan etxeko sarreran. Pareko bizilagunak, berriz, etxe oso-osoan zeukan hamar bat zentimetroko altuerako ur putzua, 65-70 gradu bitartean.

Gaupasa egin genuen etxe biak sikatzen eta, handik pare bat egunera, zoruko parketeko taulak goiko irudian ikusten duzuen bezala altxatzen hasi ziren. Etxeko sarreran lehenengo… eta hezetasuna taulen azpitik hedatzen joan zen heinean, alboan dagoen egongelan ere bai. Bizilagunak lasai egoteko, bere aseguruak, CASER hogar, seguro rápido y eficaz-ek, hartuko zuela denaren kargu, eta ez nuela izango batere problemarik.

Apirilean gaude. Sarrerako zoru guztia hondatuta daukat, egongelaren zati batekoa ere bai. Azpiko taulak altxatu zaizkienez, sarrerako atea, sukaldekoa eta egongelakoa deformatu egin dira. Atezangoak eta zokaloetako batzuk ere zabaldu egin dira hezetasunarekin. Aldatu beharra dago, bai ala bai.

Ez bat eta ez bi, baizik eta HIRU arotz bidali ditu CASERek etxera, kalteak baloratu eta konponketaren aurrekontua prestatzeko. Hirurek esan dute gauza bera: hondatuta dagoen zoru zatia aldatzeaz gain, etxe osokoa berriz leundu eta barnizatu beharra dago, bestela sekulako ‘partxeak’ geratuko dira. Atezangoak ere, seguruenik etxeko denak aldatu beharko dira desberdinak izan ez daitezen. Bi urte pasatxo dituen pisu batean, neu ere ez nago prest partxez beteta utz dezaten.

Hiru arotz, beraz: lehenengoaren aurrekontuari uko egin eta beste bat bidali, bigarrenari ere ezetz eta hirugarrena… Eta peritoak hirurei ezetz: oso garestia dela hori, krisiarekin ez daudela gastutarako, haiek ez dutela zertan apurtuta ez dagoena berritu, etxeko taula batzuk kolore batekoak eta beste batzuk beste batekoak, edo jatorrizko zorua eta zati konpondu berrien arteko marrak geratzea ez dela haien arazoa…

Haserre, neure aseguru etxeari deitu diot. Lagun Arori. Ezbeharra gertatu zen gau hartan urduri-urduri haien 902 lineara bi minutuko bi dei egitearren 12 euro kobratu didan berberari. Hipotekaren interes tasan errebajatxo bat lortu nahi banuen Euskadiko Kutxak kontratatzera behartu ninduen berberari. Berarentzat garrantzitsuena ‘nigandik hurbil’ egotea den berberari.

Bueno, ba nori uste duzue ematen diola arrazoia neure aseguruko peritoak? Bingo: bere kolegari. Gehienez ere egin dezakedana dela CASERek egin nahi duen txapuza egiten utzi, eta lanak bukatutakoan konforme ez banago (hasi aurretik ere ez nago konforme… arotzak ere ez daude prest presupuestatu dutena baino gutxiago egiteko ez dutelako lotsagarri geratu nahi!) Lagun Arora deitu.

Eta lehiaketa?!?

Ah bai, barkatu! Gauza da gaur jaso dudala Lagun Aroren gutun bat, peritoak onartutako aurrekontuaren berri eman eta nire kontu zenbakia eskatuz, transferentzia egiteko. Honako hauek dira Juan Mari Beldarrain perito jaun txit ilustratuak, hankaz gora dudan etxera pare bat aldiz zaunka eta tono ezin prepotenteagoan etorri ondoren onartu dituen lanak:

Lehiaketa: prezio justua!!! 2

Eta orain, lehiaketa:

Ea zeinek asmatzen duen -pasatu barik- Juan Mari Beldarrain jaun ilustrisimoak zer aurrekontu esleitu dion benetan egin behar diren lanen erdiak baino ez diren goiko horiei guztiei! Ostirala bitartean gehien hurbiltzen denak -peritoak emandako prezioa gainditu gabe, beti ere- sari zoragarri hau jasoko du

HARRAPAZANK ekimeneko 4Gbko memoria duen eskumuturreko ezin estilosoagoa!!! Uauu!!

Lehiaketa: prezio justua!!! 3
Peritoak egindako aurrekontua asmatzen duenarentzat lau Gigako eskumuturra, HARRAPAZANKi esker 🙂

Zein da lan marabilloso horien preziyo justuba?!? Ezetz asmatu!!!

OHARRA: Sentitzen dut baina prezio justua asmatuz gero nik ez dauzkat -Joaquin Pratsek zeuzkan bezala- “cincuentamilpesetillas” holanporholan erregalatzeko!

23 erantzun

  1. Pingback: Bitacoras.com 2012(e)ko apirilak 16
  2. leire narbaiza 2012(e)ko apirilak 17
  3. Txapis Otegi 2012(e)ko apirilak 17
  4. Mendikutetar Josu 2012(e)ko apirilak 17
  5. iarandia 2012(e)ko apirilak 17
  6. Joseba 2012(e)ko apirilak 17
  7. Marijo 2012(e)ko apirilak 17
  8. bertol 2012(e)ko apirilak 17
  9. Beaetaeneko 2012(e)ko apirilak 17
  10. edorta 2012(e)ko apirilak 17
  11. Ricardo 2012(e)ko apirilak 17
  12. joxe 2012(e)ko apirilak 17
  13. joxe 2012(e)ko apirilak 17
  14. Bihar 2012(e)ko apirilak 17
  15. Xabi 2012(e)ko apirilak 18
  16. Jozulin 2012(e)ko apirilak 18
  17. Lasturralde 2012(e)ko apirilak 19
  18. Albafatu 2012(e)ko apirilak 19
  19. Ana Morales 2012(e)ko apirilak 19
  20. Maite 2012(e)ko apirilak 19
  21. makilakixki 2012(e)ko apirilak 19
  22. joxe 2012(e)ko apirilak 20
  23. Marti(n) 2012(e)ko apirilak 20
  24. Pingback: Teknopataren txokoa » Prezio justua: irabazlea! 2012(e)ko apirilak 21
  25. Fernan 2013(e)ko apirilak 16

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.