Philipsek ere 20 urterako bonbillak 1Aurrekoan kontu nizuenez, Kataluniako enpresa bat iraupen luzeko bonbillak egiten eta saltzen hasi da. Bada: dirudienez ez da bakarra, eta martxa honetan modan jarriko dira laster iraungitze datarik gabeko argiak. Izan ere, Philips konpainiak iragarri berri du igandetik aurrera jarriko dituela salgai (Estatu Batuetan gutxienez) 20 urteko bermea duten kontsumo baxuko bonbillak.

Philipsek AEBetako gobernuaren ‘L saria’ irabazi zuen iaz bere kontsumo baxuko LED argiei esker,eta  produktua garatzeko 10 milioi dolar poltsikoratu. Horiei esker, hasieran 60 dolar inguruko prezioa zuten kontsumo baxuko bonbillak 50 dolarren bueltan erosi ahal izango dira igandetik aurrera Estatu Batuetan, eta laster 20ra ere jaitsiko da. Dena ondo bidean, Europan ere laster ikusiko ditugu urte askoko bizitzaz gain, 10 watt-eko kontsumoa duten bonbilla hauek.

Info gehiago: phys.org

 Info gehiago:

Erantzunik ez

  1. Pingback: Bitacoras.com 2012(e)ko apirilak 21

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.