Masajeadore elektrikoen mendekua

Blog hau aspaldi-aspalditik irakurtzen duzuenok (halakorik bada) gogoan izango duzue oinetarako masajeadore elektrikoaren kasua: Japonian halako gailu bat merkatutik erretiratu behar izan zuten 2008an, oinetan baino lepoa masajeatzeko erabiltzen saiatu ziren hiruzpalau lagun hil ondoren. (Zuek gatxet berrien instrukzioak eta segurtasun oharrak irakurtzen dituzue, ezta?).

Bueno, ba oraingoan ia-ia berdina pasatu da Txinan. Panzhihua hiriko suhiltzaileek 64 urteko amonatxo baten etxera joan behar izan zuten aurrekoan, andrearen adatsa zerbikalak masajeatzeko eskuko makina batean korapilatu ondoren.

Amama txinatarra, suhiltzaileek inguratuta

Nola ibiliko dira Txinan murrizketa kontuetan? Suhiltzaileen bisita bere poltsikotik ordaintzera behartuko ote zuten gure amonatxoa?

Badirudi amonatxoa onik atera zela oraingo honetan… etxea suhiltzailez beteta eta istripua telebistako albistetan ikustearen lotsa kontatzen ez badugu, noski. Ordu laurdeneko ospea alferrik xahutzeko modu okerragorik?!?

Kontuz ibili tresna elektrikoan, (batez ere txinatarrak badira!!!). Eta irakurri erabiltzailearen eskuliburua!!!

Erantzunik ez

  1. Pingback: Bitacoras.com 2012(e)ko ekainak 6

Eta zuk, zer diozu?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.