Mac OS X katalanez

 

Mac OS X katalanez 1 - teknopata.eus

Mac OS Xen interfazea katalanez (Irudia: VilaWeb)

MacRumors webgunean zabaldu zuten atzo  zurrumurrua, eta VilaWeben egiaztatu ez ezik, probatu ere egin dute. Erabiltzaileongana laster iritsiko den Mac OS X sistemaren 10.7.3 bertsioa katalanez erabili ahal izango da.

Egunotan Applek programatzaileei zabaldu dien probako bertsioan, sistemaren interfazearen zati bat behintza katalanez agertzen da Oriol Martí blogariak VilaWeberako egindako probaren arabera. Finder (idazmahaia kontrolatzeko aplikazioa) eta sistemari lotutako aplikazioak dira katalanera itzuli dituztenak.

Katalanaz gain, Appleren sistema eragilearen eguneratze honek beste zazpi hizkuntza gehitu dizkio sistemari: kroaziera, greziera, hebreera, errumaniera, eslovakiera, thaiera eta ukrainera.

Eta euskara noizko? Batallitak kontatzen hasiko nintzateke berriro, baina enfin…

No Responses

  1. Pingback: Bitacoras.com 2012(e)ko urtarrilak 13

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.