Aurrekoan kontatu nizuen ba, Euskaltelen tarifa aldaketarekin neukan disgustua. Telefonoz, e-mailez zein sare sozialetan ere eskatu diet erdibideko proposamenen bat egiteko, baina entzungor egin dute.

Eta halako batean, etxeko telefonoak jo du. Euskaltelekoa ez, baizik eta Vodafonekoa izan da deitu duen teleoperadorea. Laburbilduz, ondoko hau eskaini dit:

  • 20 megarainoko ADSLa (nire etxearen kokapena egiaztatu ondoren, 17 mega inguruko abiadura ‘bermatu’ dit, ikusiko dugu).
  • Finkoetara deitzeko tarifa laua
  • Mugikorretara deitzeko 350 minutu dohainik asteburu eta jaiegunetan
  • 3G pintxoa dohainik + hilean 3 egun dohainik erabiltzeko aukera (Hortik aurrera egun bakoitzeko 2 euro. Garesti, bai!)
  • Wifi N Routerra
  • Hilean 24,90 + BEZ ordainduta lehenengo 9 hilabetetan, eta gero 34,90+BEZ hilean. Lehen 9 hilabete horietan segapotoren bat Vodafonerekin hartuz gero, finkoaren hileko prezioa 24,90ean uzten ei dute.
  • Hori bai, 18 hilabeteko konpromisoarekin (haiek 17 megako abiadura mantentzen duten bitartean).
Vodafoneren ADSL konexio paketea
Vodafoneren ADSL routerrak oso itxura ona du, bide batez. Twonky Server multimedia zerbitzaria ere badakar, bideo eta audioa telebista eta beste hainbat gailutara streaming bidez igortzeko

Total: Euskaltelekoek batere kasurik egin ez didatela kontuan hartuz, eskaintza onartu egin dut.

Eta esan behar dut momentuz tratu aparta eman didatela (erdara hutsez, hori bai): pazientzia eskergaz erantzun didate galdera maltzur guztiei; errepikatzeko eskatu diedanean errepikatu egin didate, berriz deitzeko eskatu diedanean esandako orduan deitu dute puntual-puntual, eta kudeaketa lan guztiak oso azkar egiten ari dira!

Konexio paketea (routerra eta 3G pintxoa) gaur bertan jaso dut,  eskaintza onartu nuenetik astebete pasatu ez bada ere! Seguruena damutu egingo zait, eta udarako hauen kontura ere kristorenak eta bi esango dizkizuet, baina tira, gutxienez Zamudiokoek kobratu nahi zidatenaren erdia kenduko didate!

Kontatuko dizuet baina, bien bitartean, hemen azpian utzi dizuet 20 mega inguruko konexio eskaintzen prezioekin egin dudan taulatxo bat, baten bati baliagarri suertatu ahal zaiolakoan. Movistar eta Ya.com enpresak falta dira hor: bi horiekin arazo oso larriak izan ditut iraganean, eta guztiz baztertuta dauzkat.

Enpin, kontatuko dizuet!

5 Iruzkinak

  1. Pingback: Bitacoras.com 2012(e)ko urtarrilak 9
  2. Gari Araolaza 2012(e)ko urtarrilak 12
  3. joxe 2012(e)ko urtarrilak 13
  4. Gari Araolaza 2012(e)ko urtarrilak 13
  5. Ander Goñi 2012(e)ko urtarrilak 23
  6. joxe 2012(e)ko urtarrilak 24

Utzi zure erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.