Agur Euskaltel?

Gaur elkarrizketa luze bat izan dut Euskalteleko teleoperadore batekin. Hilabete honetan (atzo, zehazki), linea haiekin kontratatzean jarri zidaten promozioko prezioa bukatu zitzaidan, eta, etxera etorri zen komertzialak bere garaian sujeritu bezala, teleoperadorea limurtzen saiatu naiz, prezioa bikoiztu ez diezadaten.

Zuotako asko egongo zarete antzeko egoeran, baina badaezpada ere, egoera hau da:

Euskaltelen tarifak, sustapen prezioarekin eta sustapenik gabe. Hirukoiztu egiten dira.

Hau da, orain arteko zerbitzu berberaren truke, hilabeteroko faktura ia-ia hirukoiztu nahi didate. Bezeroen arreta zerbitzura deitu eta hantxe esan dit teleoperadoreak, faktura merketzeko dudan aukera bakarra interneteko abiadura murriztea dela: 24 Megatik 5era pasatzea, hain zuzen ere. Horrela eginez gero, interneteko kuota 10 euro merketuko lidakete. Hau da, fakturan %15eko merketzea lortzeko, internet abiadura %80 murriztu behar dut… Eta hori da eskaini didaten aukera bakarra, famiia ugaria edo jubilaziotik at.

Total, berriz ere jo dudala arreta zerbitzura, baina oraingo honetan e-mailez, hemen azaltzen ari naizen berbera idatziz uzteko. Eskaintza hobetzen ez badute, alde egitea beste erremediorik ez dudala izango argituz. Proposamen onargarririk egingo didate? @barnetx, @Hey_Neken eta @turutarena lagunekin twitter bidez izandako elkarrizketagatik, ez dirudi ezer onik espero daitekeenik.

 

Euskaltel - Bezeroen Arretarra bidalitako idatzia, tarifak murrizteko eskatuz

Kontatuko dizuet… baina bitartean… zer alternatiba gomendatzen didazue? Kontuan izan Movistar betatuta dudala, eta Ya.com kontsumo bulegoan salatuta! XD

Erantzun bat

  1. Pingback: Bitacoras.com 2011(e)ko abenduak 22
  2. Gari Araolaza 2011(e)ko abenduak 27
  3. Pingback: Teknopataren txokoa > Kaixo Vodafone 2012(e)ko urtarrilak 9

Eta zuk, zer diozu?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.