Egunotan irakurri ahal izan dugunez, Inigo Urkullu omen da politikaririk sexiena Espainiako emakumeentzat.

Um… eta euskal internauton artean, zein ote da sexiena? Teknopataren txokoko ikertegi soziologikoak inkesta burutsu eta hiperzientifiko bat prestatu du internauta euskaldunon artean tiradizorik handiena zeinek duen jakiteko. Ikerketaren inguruko kontu guztiak #sesisesi etiketarekin identifikatzen ari gara.

Kaixomaitia logo zaharraSexienek, afaria kaixomaitia.com-en eskutik

Ikerketan parte hartu nahi? Zure iritzia garrantzitsua da!!! Egin behar duzun bakarra azaroaren 27ra arte bukatu arte zabalik egongo den beheko inkesta hori beteaz.

Badakit, jakin, inkestako galderak oso ‘konprometituak’ direla eta horrek atzera eman dezakeela erantzuteko orduan. Alde horretatik lasai egon zaitezkete: argitaratuko diren datuak globalak soilik izango dira, eta erantzun partikularrak anonimoak dira eta neuk bakarrik ikus ditzaket.

Inkesta bukatutakoan, kaixomaitia.com-en eskutik, emakumezkorik eta gizonezkorik bozkatuenek sari bana izango dute: afari goxo-goxoa Donostiako The Morgan Kompanyn!

Bigarren itzulia, martxan!

Iragarrita genuen bezalaxe, bozketaren bigarren fasea martxan dugu jadanik. Azkar ibili erantzuteko orduan, gogoan izan azaroaren 27an amaituko dela epea!!!

Erantzun bat

  1. Gump 2011(e)ko azaroak 10
  2. Pingback: Zein da euskal internautarik sexiena? | Boga 2011(e)ko azaroak 18

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

%d bloggers like this: