SESISESI: lehen 100 erantzunak 1 - teknopata.eusUfa, uste baino gehiago korapilatu da  azkenean #sesisesi azterketa, eta asteburuan burukomin bat baino gehiago izan dut haren kontura… baina bueno, badirudi kontua egonkortu egin dela, eta dagoeneko baditugu galdetegiari erantzun dioten lehen 100 ausarten erantzunak. Zalantzatan zaudetenontzat (eta jakinminez zabiltzatenontzat ere, noski!), hona ostiraletik honako botoek zer eman duten:

Arazo teknikoak

Hasteko eta behin, larunbat arratsaldean disgustu handi bat izan nuen: jatorrizko inkesta osatuta dagoen POLLDADDY zerbitzua kexaka hasi zen erantzunak 100 baino gehiago zirelako. Erantzunak jasotzen jarraituko zuela, baina nik 100.etik aurrerakoak ikusi ahal izateko, urtebeteko 200$ kuota ordaindu behar nuela. Neure errua, egia esan, baldintzak behar bezala ez irakurtzeagatik.

Total, blogari inkestak egiteko plugin berri bat instalatu ta horra migratu behar izan dudala inkesta. Horrek esan nahi du, besteak beste, lehen 93 erantzunak eskuz eta banan-banan kopiatu behar izan ditudala taula berri batera. Baina bueno, horrela hobeto konturatu naiz eman dituzuen erantzunen aniztasunaz! 🙂

Kezkatzen nauen beste kontutxo bat badago hala ere: larunbat arratsaldeko 19:00etatik gauerdira bitarteko erantzunak ez daude inon jasota :(. Tarte horretan erantzun zenutenoi eskertuko nizueke berriz ere erantzutea, denbora baduzue behintzat.

Erantzunen inguruan

Erantzunak direla eta ez direla, hona gainbegiradatxo bat, hainbat aldagairen arabera multzokatuta:

Generoa

Erantzun duten gehienak gizonezkoak dira. Ez dakit oso ondo nola interpretatu… baina esango nuke argi uzten duela gai honekiko dugun ‘interesa’ 😛

SESISESI: lehen 100 erantzunak 2 - teknopata.eus

Adina

Adinari dagokionez ere, multzo nagusi bat nabarmentzen da, 26-39 urte bitartekoena. Erantzunen ia erdiak tarte horretako jendeak utzi du. Beste erdia bi laurdenetan banatzen da: 16-25 bitartekoak eta 40-55 bitartekoak. Multzo horietatik kanpo, erantzun kopurua anekdotikoa da:

SESISESI: lehen 100 erantzunak 3 - teknopata.eus

Sexu joera

Gehiengo handi-handi bat heterosexualtzat du bere burua, baina badira beste aukera batzuk: argi ez daukatenak ia homosexualak beste dira (%7 – %8), eta badira bi joera berri: autosexuala eta ipurdi handien zalea.

 

Lehen 100 sesisesiak sexu joearen arabera

Bide batez, gizaki autosexual horrek Patxi Lopez lehendakariari eman dio botua. Horrek zer esan nahi duen interpretatzea zuen esku utziko dut…

Oso ondo, bai, baina zeintzuk dira sesisesienak?

Euskaldunak ez gara ezertan ados jartzen, eta gai honetan ere ezin bestela izan: 100 erantzunetan 50 sesisesi proposamen atera dira. Bueno, 50: baten batek maddalen jarri du besterik gabe, eta ezin jakin nor den!

Hemen jarri dizuet agertu diren izen identifikagarri guztien zerrenda. Gehinek tuiter kontua dute, eta tuiter kontu horretara lotu ditut izenak. Askok bertan dute jarrita euren argazkia, hortaz erraz antzemango duzuen benetan sesisesiak iruditzen zaizkizuen ala ez. Beste gutxi batzuk ez ditut aurkitu, eta google irudi bilaketara bideratu zaituztet zuek zeuek epaitzeko 🙂

Zerrenda ordena alfabetikoan dago eta, momentuz, nahiago dut ez esan bakoitzak zenbat botu duen. Bi baino gehiago dituztenak, horiek bai, beltzez adierazita daude. Ala, kotilleatzera!!!

  1. @aitorp6
  2. @aolariaga
  3. @arantzaquiroga
  4. @boligorria
  5. @condedelamaza
  6. @eideralkorta
  7. @elenalaka
  8. @euskaljakintza
  9. @euskaltroll
  10. @gara_isoto
  11. @hey_neken
  12. @ibonf
  13. @ileturia
  14. @iurkullu
  15. @izendegi
  16. @jmendicute
  17. @jonsaez
  18. @josi
  19. @joxe
  20. @jozulin
  21. @katixagirre
  22. @larbelaitz
  23. @loretahur
  24. @luistxo
  25. @makilakixki
  26. @marikazetari
  27. @mberasategi
  28. @mikelpagadi
  29. @mitxelenaXVI
  30. @muxkilla
  31. @nahiaetaezina
  32. @naroaelortza
  33. @oaraolaza
  34. @oihaneperez
  35. @patxilopez
  36. @samuraitasuna
  37. @teketen
  38. @theklaneh
  39. @txargain
  40. @txominDD
  41. @uxo
  42. @xletona
  43. @xmadariagal
  44. @xuriken
  45. @yogurinha
  46. Iban Garate
  47. Iratxe Esnaola
  48. Julen (tximinia.net)
  49. Miren Amuriza
  50. Rebeca Linares

OHARRA: Eskerrik asko @samuraitasuna andereinoari datuak kudeatzeko Google Fusion ezdakitzer badagoela jakinarazteagatik! XD

3 erantzun

  1. xme 2011(e)ko azaroak 13
  2. xenpelar 2011(e)ko azaroak 13
  3. ItziMex 2011(e)ko azaroak 14

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.