Bi egun falta dira internauta euskaldunik sesisesiena nor den bozkatzeko, eta oraindik lehen itzulian parte hartu zuen jende asko falta da iritzia emateko. Hori, edo bestela tranpati hutsez josita dugu euskal sarea! Lehen itzuliak 168 erantzun jaso ziren, eta bigarren honetan, momentuz behintzat, 96 soilik.

Emaitzak infartagarriak dira, egia esan: lehen postuen artean ‘bozka’ bakar baten aldea dago, eta oraindik edozer gerta daiteke. Izenik ez dizuet esango tentsioa (informazio hutsunea esaten genion euskaltegian) mantentzeko. Baina bai kategoria bakoitzeko lehen postuetan daudenek zenbat boto duten. Honelaxe dago ranking-a:

 

Sailkapena
Emakumezkoak Gizonezkoak
1.a 22 13 / 13
2.a 16  12
3.a 12  10
4.a 11  9
5.a 10  8

Ikusi duzue, ezta? Gizonezkoen artean berdinketa dago lehen postuan! Bi zibermorroskok 13na bozka jaso dute, eta beraz oso garrantzitsuak dira oraindik etor daitezkeen erantzunak… Ah! Eta @euskaltroll oso gutxigatik geratu da lehen bost horietatik kanpo! Emakumezkoen artean erabakia argiagoa da oraingoz, baina hor ere lehia bizi-bizi dago eta gauzak asko alda litezke oraindik. Bozkatu gabe gertuko zara?

Erantzunik ez

  1. Pingback: Bitacoras.com 2011(e)ko azaroak 25

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.