QR kodeak ARGIA astekarian

Beharbada daukana baino askoz garrantzia handiagoa eman diot. Seguruenik, albiste txarrak bata bestearen atzetik irentsi behar ditugun honetan pozteko motiboak baino, aitzakiak behar ditugulako ere izango da. Baina zer arraio: izugarrizko poza eman dit ARGIAko lagunek aldizkarian egin duten azken aldaketak (aldaketa multzoak, esan beharko da!).

Urriaren 2ko alea eskutan hartuta, honako itxura hau du:

QR kodeak ARGIA astekarian 1

Lehen begiratuan ezer arrarorik ez, ezta?

Lehen begiratuan, ezer arrarorik ez dagoela esango didazue, baina ondo fijatuz gero, berehala konturatuko zarete. Hor daude, izkinetan, testu QR kodeak ARGIA astekarian 1bakoitzaren amaieran: QR kodeak dira, testu bakoitzaren edizio digitaleko bertsiora garamatzatenak. Horrela, ARGIA taberna edo liburutegi batean hartu badugu, eta bertan aurkitu dugun testu bat etxean patxada handiagoz irakurri nahi badugu, edo erreferentzia gorde, edo twitter bidez konpartitu.. telefonoko kamerari eragin eta listo, hortxe dugu artikulu osoa.

Idea izugarria iruditzen zait, lehenago ere horrelako zerbait egin zitekeela ‘sujeritu’ izan dut hemen bertan, baina ordurako lanean ari ziren jadanik ARGIAko lantaldekoak, eta esan behar dut kodeak inplementatzeko erabili duten erak nire espektatiba guztiak gainditu egin dituela.

Prozesua erraz-erraza da. QRak irakurtzeko aplikazioa ireki, kodeari argazkia egin, eta tak! Hortxe aterako zaigu testuaren edizio digitalaren helbidea. Helbide hori zuzenean ireki edo beste aplikazioren batean erabili dezakegu:

QR kodeak ARGIA astekarian 1

Kamera kodearen gainetik pasatu eta, botoirik ukitu gabe, QR irakurgailuak hauxe erakutsiko digu

Horrekin soilik iruditzen zait meritu handia duela ARGIAk, baina nire poza biderkatu egin da URLa ireki eta segapotoko pantailan ARGIA.COMen ‘mobile’ bertsioa ikusi dudanean, hau da: pantaila txikietarako espreski egokitutako bertsioa. Eroso-erosoa da irakurtzeko (pantaila txikiek eman dezaketen erosotasunaren mugetan, beti ere, noski), eta oso azkar irekitzen da. Lotura berbera ordenagailu ‘arrunt’ batetik irekiz gero berriz, argia.com ‘arrunta’ ikusiko dugu, ohiko zutabe, irudi eta abarrekin.

QR kodeak ARGIA astekarian 1

Aldizkari bat, hiru euskarri

Laburbilduz: oso-oso-oso lan txukuna, eta -seguru nago- ematen duena baino izerdi eta buruhauste gehiago ekarri dituena, ‘auzo-harrotasuna’ sentitzeko moduko emaitzarekin. Berrikuntza liluragarri guztiak ez baitatoz New York Times-etik! 🙂 Esploratu beharreko bide berri bat ireki dute ARGIAkoek… besteren bat animatuko da?

A, baina hori bai: hurrengorako ea baten bat akordatzen den ARGIAko maketatzailearen ordenagailuari gaztelerazko testu zuzentzailea kentzen, Bestela  honelako Donositak gertatzen dira eta!

QR kodeak ARGIA astekarian 1

Erantzunak (3)

  1. Lander A. 2011(e)ko urriak 6
  2. Josu O. 2011(e)ko urriak 6
  3. joxe 2011(e)ko urriak 6
  4. Pingback: Teknopataren txokoa > GOIENAn ere QR kodeak 2011(e)ko urriak 14

Eta zuk, zer diozu?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.