GOIENAn ere QR kodeak

Iban Arantzabalen blogean irakur daitekeenez, GOIENA ere hasi da QR kodeak erabiltzen papereko (eta telebistako) edizioetan, sarean aurki daitezkeen eduki gehigarrien URLak emateko. Planteamendu ezberdina da lehengoan komentatu genuen ARGIA astekariak egin duenaren aldean, baina bere logika ere badu.

GOIENAn ere QR kodeak 1

GOIENAren hurbilketan interesgarriena egin zaidana, kodeok erabiltzeko sortu duten ‘estilo liburua’, nolabaiteko balio erantsia eman nahian. Hona Ibanen blogetik zuenean kopiatutako dekalogoa zortzikoa gora (CC lizentziak!!!):

  1. Erabiliko dugu informazio gehigarriren bat ematen badugu: elkarrizketa bat paperean atera eta elkarrizketa luzeagoa mp3an, edo bideoan, edo… Gurean eskaneatzera animatzen denak zeozer gehiago jasoko du beti.
  2. Argazki galeriak ditugunean. Paperean sartzeko baino argazki gehiago ditugunean erakusteko: jaiak, kontzertuak, albiste interesgarriak irudi aldetik… Oñatiko jaietan paperean atera genituen 5 argazki, baina 100etik gora genituen goiena.net-en.
  3. Ez dugu erabiliko paperean dagoen gauza bera qr bidez lortzeko. Jakinekoa da interesa ere izan dezakeela helbidea gordetzeko eta geroago irakurtzeko, etab.  Baina ez dugu horrelakoetan erabiliko.
  4. Ez dugu QR-ekin ale guztia josiko. Neurrian asmatu behar da. Erabili behar direnean erabili eta kito. Erabiltzearen aldeko, baina plastadarik eman barik.
  5. Erabili QR dezenteak. Hau da, behin inprimatzen ditugula ez daitezela txikiegiak izan. Edozein doako programarekin erabiltzeko modukoak izan daitezela tamainaz.
  6. QR-en ondoan ez jarri azalpen luzerik “hemen aurkituko dituzu jaietako argazki gehiago…” horrelako esaldirik ez. QR-a nahikoa da huts hutsean.
  7. Telebista saioetan ere erabili izan dugu. Kasu honetan saioa amaitu osteko kredituetan.
  8. Arrakasta? ikusiko dugu. Gura dugu probatu. Kontuan izan Estatuan 12 milioi lagun baino gehiago sartzen direla sarera eskuko telefonotik… Gazteen kontua dela esaten dute askok… bai zera! Sartzen diren horietatik %50 dira 35 urtetik gorakoak.

Eta zuk, zer diozu?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.