Galdera-katea: larunbateko erantzuna eta zozketarako zerrenda 1 - teknopata.eus

Harrituta nago erantzuteko beharrik ez zenuten zenbatek hartu duzuen azken aukerako galderari ere erantzuteko lana! 🙂 Espero dut inor ez  menpekotasuna sortu diodala eta kalte-ordain eske!!!

Baina argitu dezagun zein zen azken galdera horren erantzuna. Kafe Antzokiari zigorra jartzeko erabili zen arrazoia M-Clan talde murtziarraren kontzertuan izandako gehiegizko aforoa izan zen. Talde hori 1993an sortu zen Murtzian. Urte berean, Estatu Batuetako ABC kateak Sonic kirikinoaren inguruko marrazki biziduneko telesaila estreinatu zuen: Sonic The Hedgehog. Sail hartan, Sonicen inguruan egin diren guztietan bezalaxe, Jaleel White aktoreak jarri zion ahotsa Sonic-i.

Jaleel White oso-oso-oso ezaguna egin zen tarte batean, Family Matters telesaileko Steve Urkel pertsonaiarengatik. Aktorea 90eko hamarkadan hil zelako zurrumurrua oso hedatua dago, baina ez da egia. White bizi-bizirik dago, eta, besteak beste, House telesailean ere egin du lan. Gainera, internet bidez emititzen den telesail propioa du Estatu Batuetan, eta bideoklip batean ere aurkitu dugu, neska gaixoen bihotzak apurtzen…

Behar genuen erantzuna, beraz, Steve Urkel da!Erantzun duzuen guztiok asmatu egin duzue (nahiz eta dagoeneko bost erantzun zuzen zenutenon kasuan ezertarako balio ez izan!). Astelehenerako zozketarako, beraz, hor ondoan duzue parte hartzaileon behin betiko zerrenda. Gogoratu hemen bertan dugula hitzordua, 22:30etan, e? 🙂

Gozatu asteburuaaa!

Erantzun bat

  1. Iñaki Murua 2011(e)ko irailak 11

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.