Teknopataren ajeak

Galdera-katea. Irailak 9: azkena!!!

Galdera-katea. Irailak 9: azkena!!! 7 - teknopata.eus
Galdera-katea. Irailak 9: azkena!!! 11 - teknopata.eus
Suposatzen da hau Penelope Cruz dela

Bueno bueno, asko sufritu duzue gaur e? Baina ninja batzuk zarete eta asmatu egin duzue! Harro egoteko moduko abileziak topatu dituzue gaur!

Atzoko erantzuna, jokotik kanpo geratu den laguntxo honi primeran azaldu dioten bezala, Lego: Pirates of the Caribbean zen. Penelope Cruz-ek pertsonaia propioa du bertan, eta 2010eko Razzie sarietan pelikularik txarrena izateko izendatuta zegoen “Sex in the City 2” filmean kameo txiki bat egin zuen. Badirudi txolopote txiki bat dagoela Razzie sarien edizioen izendapenarekin, baina gorabeherak gorabehera, azkenean primeran atera duzue erantzuna.

Atzoko bideojokoak bertsioak ezberdinak ditu ordenagailu eta bideokontsola ezberdinetarako. Bideokontsola horietako batek Blu-Ray irakurgailua dauka.

Blu-Raydun kontsola horiek egiten dituen enpresak bere lehen bideokontsola Europan merkaturatu zuen urtean, euskal kulturgune ezagun bat inauguratu zen. Zein?

Erantzunak, badakizue, ostirala amaitu aurretik betiko helbidera! ;)

Eta bihar, asmatu duzuen guztien zerrenda!

7 iruzkin

  • Dabid Martinez
    2011(e)ko irailak 9 at 00:26

    Eskerrik asko jokoagaitik Joxe, oso ondo pasatu dut (atzo galdera hori kenduta, ia-ia zoratu egiten naiz eta!). Orain zorte on guztioi :-)

    Reply
  • Iker
    2011(e)ko irailak 9 at 00:30

    Jooo… wikipediaren arabera jokoa hainbat plataformatan joka daiteke (http://en.wikipedia.org/wiki/Lego_Pirates_of_the_Caribbean:_The_Video_Game) beraz Nintendo, Sony edo Microsoft bezalako enpresen kontsoletan joka daiteke… eta ez zeuk galderan diozun bezala “enpresa jakin baten kontsoletan soilik”. Argitzerik bai?

    Reply
  • Iker
    2011(e)ko irailak 9 at 00:39

    Tira, Twitterreko zure oharra irakurrita… eskerrak!

    Reply
  • bedaio3000
    2011(e)ko irailak 9 at 00:40

    Eskerrik asko Joxe, earki pasa det jokoarekin.

    Reply
  • Brolin
    2011(e)ko irailak 9 at 01:10

    Mila esker, Joxe.
    Jolasa bukatzea ere pena ematen dit…

    Reply
  • baltuna
    2011(e)ko irailak 9 at 10:05

    Zorionak eta eskerrik asko jolasagatik! Oso ondo egon da

    Reply
  • amaia
    2011(e)ko irailak 9 at 15:52

    Aupa Joxe,
    mila mila esker 1.0tik pasatzen ez garenoi ere aukera eskaintzeagatik. Oso dibertigarria izan da altxorraren bila teknologiko hau ; )

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.