Zinema aretoa
SuperMario 64 jokoa zen atzoko erantzuna lortzeko gakoa.

Kaixo!

Astearte estresante samarra e? Badaezpada, bi ohartxo egin nahi dizkizuet susto gehiago ez hartzeko:

  • Zuen erantzuna iristen denean, mezu automatiko bat jasoko duzue, baina eguna bukatu arte ez duzue jakingo erantzuna zuzena ala okerra den.
  • Konturatuko zinetenez hor eskuman duzuen zerrendan apuntatzen ari naiz jasotako erantzunak. Zerrenda eskuz eguneratzen dut ahal dudanean, litekeena da goiz osoan izen berririk ez agertzea, eta bazkalorduan goizean zehar jasotako guztiak jarraian zerrendaratzea. Lasai!
  • Aurreko  baten bat asmatu ez baduzue ere, segi jolasten! Asteburuan umore onez banago beharbada ‘errekuperazioko’ galderaren bat bururatuko zait eta…

Enfin, oharrak ohar, goazen harira! 😉

 

1997an, Applek Steve Jobs bigarrenez fitxatu zuen urtean, bideokontsola berri bat merkaturatu zen Europan eta Australian. Kontsola hura Nintendo 64 zen. 1996an Japonian eta Estatu Batuetan estreinatu ondoren, Nintendok Europara ere ekarri zuen kartutxoak erabiltzen zituen bere azken kontsola, jolasak dagoeneko CDan erabiltzen zituzten Sega Saturn eta Sony PlayStationekin lehiatzeko.

Kontsolarekin batera, Nintendok Mario, bere maskotaren joko berria ere kaleratu zuen: SuperMario 64. Jokoa iraultzailetzat jo zuten bere garaian, eta mugarria ezarri zuen hiru dimentsioko grafikoen erabilera berritzaileagatik, eta pertsonaiak eszenatoki osoan zehar erabateko askatasunaz ibiltzeko aukerengatik. Ezagutzen ez duzuenontzat, hona irudi batzuk:

SuperMario 64ren musika Koji Kondo musikariak egin zuen. Kondok 1984tik dihardu Nintendon lanean, eta Mario zein Zelda bideojoko sail ezagunen musikaren egilea da. Koji Kondo 1960n jaio zen Japoniako Nagoia hirian… eta horixe zen behar genuen erantzuna: Nagoia (edo Nagoya).


Asmatu duzu? Seguru baietz! Eta hala ez bada ere, segi jolasten! Tarte batez entretenituta egongo zara behintzat! Hauxe duzu hirugarren galdera:

Atzo bila genbiltzan hiri hartako gaztelua sarritan atera dute zineman, batez ere izaki erraldoi baten inguruko pelikuletan.

Steve Jobsek Appleren behin-behineko CEO postua hartu eta hurrengo urtean, izaki horren inguruko film bat egin zuten. Film horretako zein aktorek jaso zuen aktorerik txarrenaren saria?

Gaurkoa oso erraz jarri dizuet, e? Kexatuko zarete gero!!! Gogoratu gaur bertan bidali behar duzuela erantzuna astelehenean asmatu zenuten helbide horretara!

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.