Eup!

Zer moduz joan da astelehena? Eta lehen erantzuna topatzeko lanak? Ez da oso zaila izan, ezta? Ni poz-pozik nago: ez nuen espero horrenbeste jendek erantzutea!!! 67 lagunek eman duzue erantzun zuzena helbide zuzenean… Ea denok eusten diozuen bukaerara arte!!!

Badaezpada ere, hona erantzuna: Appleren zuzendaritzak 1997ko irailean izendatu zuen Jobs “interim CEO” edo behin-behineko buruzagi exekutibo. Egia esan, Jobsek praktikan aspalditik zeukan hartua Appleren lema; sagartxoak 96ko bukaera aldera NeXT erosi zionetik, Jobsek urte batzuk lehenago, Appletik kaleratu zutenean, sortu zuen enpresa. NeXTekin batera, Applek bere sistema eragilea (NeXTSTEP izenekoa, gaur egungo Mac OS Xen aitona) eta Jobs bera ere eskuratu zituen. Izendapen ofizialaren berri, hala ere, 1997ko irailaren 16an zabaldu zuen Applek.

Erantzun zuzena (urtea baino ez zen behar) 1997 da beraz. Zorionak asmatu duzuen guztioi!!!

 

Pacman-Enea
Ez, Pacman *ez da* bila gabiltzan bideojokoa

Baina tira, jarrai dezagun aurrera. Gaur buelta batzuk gehiago egin beharko dituzue erantzun zuzena aurkitzeko, jeje. Jobs alde batera utzi eta bideojokoen munduan murgilduko beharko duzue…

Urte hartan, bideojoko enpresa batek nazioarterako egiten zuen hirugarren mahaigaineko kontsola merkaturatu zuen Europan eta Australian.

Kontsolarekin batera, enpresaren maskota protagonistatzat zuen bideojoko berri bat ere sortu zuten. 

Bada… zein hiritan jaio zen joko haren musika idatzi zuen musikaria?

 

Gogoratu erantzuna astearte gauerdia bitartean bidali behar duzuela atzo asmatu zenuten gmail helbidera!

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.