Teknopataren ajeak

Galdera-katea: and the winners are…

nahiaalk eta uagirre, NotPad zozketaren irabazleak
nahiaalk eta uagirre, NotPad zozketaren irabazleak
Asko izan dira deitutakoak, baina bi bakarrik aukeratutakoak ;-)

Iragarri bezala, aurreikusitakoa baino minutu batzuk gerotxoago, hori bai, denok zain zeundeten momentua iritsi eta bi NotPaden zozketa egin dut. Ez nahi nuen patxadaz eta moduan (azafata eta guzti genuen prest!!!), baina bueno, hurrengorako hobeto menperatuko dugu zuzeneko streamingaren artea! :)

Txantxetan edo seriotan, baten batek fondoko musikaz galdetu du. Jamendo eta Free Music Archivetik hartutako hiru pista entzun dituzue fondoan. Aire ‘elektronikoagoa’ zutenak Jorisma izeneko musikari argentinarraren Mi amigo E.T. eta Fricción izenekoak dira, eta blueseroagoa Patrick Lee-ren Quittin’ Time. CC lizentziapekoak dira denak (bueno, uste horrekin aritu naiz behintzat), eta egileen aipamena egitea falta izan zait!. Zuzeneko desastrosoa zelan irten den ikusi nahi baduzue, hemen duzue aukera ;)

Baina gatozen zozketara: Jokoa bukatu ez zenutenok alde batera utzita, 59 izen sartu dira zozketarako minientsaladeran, eta bi aukeratu behar ziren: nahiaalk eta uagirre lagunek eraman dituzte bi NotPad ederrak. Haien ezaugarriak ikusi nahi? NIk baino hobeto azaltzen ditu sortzaileak, Shed Simove izeneko gizon argal-argal honek, Appleko diseinu burua den Jonathan Ive-ren imitazioa eginez:

Sentitzen dut Android-dun tabletak ez izatea, baina aurrekontuak horretarako soilik ematen dit momentuz :(

Enfin, zorionak, eta batez ere eskerrak, eman nahi dizkizuet parte hartu duzuen guztioi, Pilo bat disfrutatu dut jokotxo honekin, eta laster beste bat egiteko gogoekin geratu naiz! Ea ganorazko saritxo bat lortzerik dudan! :) Edonola ere, helburua irailaren hasierako opor-osteko sindromea arintzen laguntzea zen, eta uste dut ondo bete dugula, ezta?

 

4 iruzkin

  • Koldo
    2011(e)ko irailak 13 at 01:07

    Zorionak! Ondo pasatu dugu eta azkenengo egunetan. Ia noizko hurrengo galderakatea!

    Reply
  • Iñaki Murua
    2011(e)ko irailak 13 at 19:11

    Nire interesa ere piztu du lehiaketa honek. Are, hasieran atzerrian egonda zail zen Interneterako lotura izatea batzuetan eta orduarekin ez nahastea, jet lagak lagunduta, karkar.
    Enpin, saritua izango nintzela espero banuen ere, hurrengorako izan beharko.
    Zorionak Joxe! (eta sarituek gozatu jostailuaz)

    Reply
  • Josu O.
    2011(e)ko irailak 13 at 19:12

    Zorionak eta eskerrik asko galdera katea antolatzeagatik.

    Reply
  • joxe
    2011(e)ko irailak 15 at 16:19

    Eskerrik asko zuoi bestaldean egoteagatik!!! Horrelako ratutxoengatik ez balitz!!!

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.