Abuztu hasieran esan nizuen bezala, zuekin ospatu nahi dut blogaren laugarren urteurrena, eta horretarako joko txiki bat asmatu dut. opor-osteko sindromea apur bat gozatzeko asmoz. Galdera-katea deitu diot, eta datorren astean zehar egongo da martxan. Jolasa bukatzen duzuenon artean, oporren hasieran erakutsi nizkizuen bi tabletak zozketatuko ditut.

Urteurreneko zozketan parte hartu nahi? 1
Tableta hauek eskuratzeko lan apur bat egon beharko duzue ba 😉

Hauexek dira jolasaren nondik norakoak:

  • Datorren astean, irailaren 5etik 9ra, egunero galdera bat jarriko dut blogean.
  • Galderek teknologiarekin zerikusia izango dute, eta erraz erantzun daitezke Wikipedia edo/eta Google erabiliz. Bakoitzari erantzun ahal izateko, aurrekoaren erantzuna izango da oinarria.
  • Zozketan parte hartzeko, bost galderen erantzunak bidali behar dituzue e-mailez, lehen galderarekin batera asmatu behar duzuen gmail helbide batera. Parte hartzaile bakoitzak e-mail helbide beretik bidali behar ditu erantzun guztiak.
  • Galdera bakoitzaren erantzuna dagokion egunean bertan bidali beharko da balekoa izateko. Helbide batetik eta dagokion epean erantzun bat baino gehiago jasoz gero, azkena soilik hartuko da kontuan.
  • [BERRIA!!!] Hemen denok gara oso majoak eta oso solidarioak, baina EZ DU BALIO ERANTZUNAK PUBLIKOAN ZABALTZEA!!! Hori gertatuz gero, mihiluzea zozketatik kanpo geratuko da, eta jolas osoa ere bertan behera gelditu liteke.
  • Asteburuan, irailak 10-11, galdera guztien erantzunak eta parte hartzaileen zerrenda argitaratuko ditut. (Denbora badut, erantzun zuzen bakoitza hurrengo galderarekin batera argitaratuko dut, deskolgatuta geratzen direnak ere jarraitu ahal izateko).
  • Astelehenean, irailak 12,  erantzun guztiak ondo eman dituzuenon artean zozketa egin eta irabazleen izenak jakinaraziko ditut.

Argi dago? Animo ba, ea nork eramaten dituen bi katxarritoak!!!

8 erantzun

  1. Mikeldi 2011(e)ko abuztuak 30
  2. joxe 2011(e)ko abuztuak 31
  3. askatasunerantz 2011(e)ko abuztuak 31
  4. joxe 2011(e)ko abuztuak 31
  5. Mikeldi 2011(e)ko abuztuak 31
  6. joxe 2011(e)ko abuztuak 31
  7. makilakixki 2011(e)ko irailak 2
  8. joxe 2011(e)ko irailak 2

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.