Gogoan izango duzuenez, teknopatometroaren aazken galdeketan gailu berriak erostean ekartzen dituzten autobonboko pegatinak kentzeko joerarik dugun ala ez jakin nahi genuen. 45 teknopatok erantzun dugu egun hauetan, eta ezin esan emaitza argirik dugunik…

Teknopatometroa: pegatinak kendu?Badirudi multzorik handiena pegatak kentzearen aldekoak garela, 45etik 24k esan dugu kendu egiten ditugula. Hala ere, gehienok astebetez-edo itxaroten dugu, dena behar bezala dabilela ikusi arte, bueltatu behar izanez gero arazorik ez izateko.

Aipatzekoa da, era berean, dudatan dabiltzanen multzoa ere nahiko handia dela. Edonola ere, ematen du euskal teknopatok, oro har, pegatak kentzearen aldekoak garela.

Hurrengo galdera berehala egin behar dizuet, urteroko ohiturari jarraiki… Baina horretarako beste sarrera bat erabiliko dut, gauzak ez nahastearren, ados?

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.