Demagun udan gaudela benetan, urari batere fobiarik ez diogula, ur-kirolak maite ditugula, eta garraiobide berriak probatzearen zale amorratuak garela. Hona hemen kasu horretan (eta horretan soilik!) derrigorrez probatu beharreko tramankulua: JetLev Flyer du izena eta propulsio motxila bat da, pelikuletan ikusten direnen antzekoak, erabiltzailea bultzatzeko, edozein erregai baino, ura erabiltzen duena. Errazago ulertuko duzue irudiok ikusita:

Tramankulu horrek 10 metrora arte altxatu ahal zaitu airean 35 km/h abiaduran. Asmatzaileek diotenez oso segurua da, altuera horretatik eroriz gero ere uretara jausiko zara eta. Trasteak, irudiotan ikusten den bezala, ura zurrupatzen du atzealdean duen hodi lodi horren amaieran daraman txalupa itxurako motore batetik.

Erakargarria e? Erosi nahi baduzu, hementxe egin dezakezu… hori bai, 130.000 euro beharko dituzu!

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.