Garai batean zuen irudi ‘sinpatikotik’ urrun dabil Apple. Gero eta urrunago esango nuke. Egunotan zabaldu diren bi albistek Appleren irudi gero eta antipatikoagoa uzten dute agerian. Steve Jobsen konpainiak gero eta jokabide prepotente eta kontrolatzaileagoa darabil, eta, egia esan, nahiko urruti dabil jadanik garai batean aldarrikatzen zuen “aizue, ni naiz Microsoften alternatiba ‘guay’ mezu hartatik.

Eskoñarra Apple! (Lehen zatia: <i>Lehiarik? Ez, eskerrik asko!</i>) 1
'Jenio' handikoa omen da Jobs... zentzu bat baino gehiagotan...

Bi hauek dira Applek gero eta errazago pizten duen antipatiaren azken bi laginak:

Lehiarik? Ez eskerrik asko!

Cupertinoko enpresa gerra deklarazioa egin die Android sisteman oinarritutako telefonoak egiten dituzten enpresa nagusiei. HTC, Motorola eta, batez ere, Samsung. Australian antzeko kasua irabazi ostean, Applek iPadaren lehiakide zuzena den Galaxy Tab 10.1 tabletaren salmenta blokeatzea lortu du, Korearrek Appleren hainbat patente urratu dituztela argudiatuta. Jakina denez,urtea hasi zenetik hona gero eta arinago ari da hedatzen Android gailuen erabilera, eta Applek interes bizia du antzezlan horretan izarra izaten jarraitzeko.

Apple Data DetectorsAre gehiago, HTCren aurkako auzian argi eta garbi adierazi dutenez, Appleren patenteen urraketa Android sistemak berak egiten omen du, eta Jobsen abokatuak ‘gogotsu’ saiatuko dira beren patente ditxosozkoak defendatzen. Kontua zertan den jakiteko, hona Applek artxibatuta dituen (eta Androidek ‘baimenik gabe erabiltzen dituen’) patenteetako bat: “System and method for performing an action on a structure in computer-generated data” du izena. Gutxi gorabehera, itzulpena litzateke: “Egituretan ekintzak gauzatzeko metodo eta sistema ordenagailuz sortutako datuetan”.

Applek ‘Data Detectors’ izen komertziala eman zion teknologia horri, 1996-97an kaleratu zuenean. Garai hartan berrikuntza handia zen, baina gaur egun nahiko zabalduta dago: hari esker, testu dokumentu batean lan egiten ari garenean, esaterako, e-mail helbide baten gainean klik egitean sistema eragilea ‘jabetu’ egiten da klikatu duguna e-mail helbidea dela, eta posta programa automatikoki zabaltzeko aukera ematen digu; data baten gainean klik egitean berriz, egutegian hitzordu berri bat sortzeko aukera eskaintzen digu, URL bat bada, web arakatzailera eramaten gaitu… Bada, Appleren arabera, berak asmatutako sistemaren oso antzekoa erabiltzen du Androidek, eta beraz bere patentea urratzen ari da.

Txarrena da, ustez behintzat, badirela aurrekariak: zurrumurruek diotenez, HTCk dagoeneko 5 dolarreko ‘lizentzia’ ordaintzen dio Microsofti saltzen duen Android gailu bakoitzeko, dirudienez Microsoften hainbat patente ere urratzen dituelako. Kontan hartu behar da Microsoftek, besteak beste, ‘klik bikoitza’-ren patentea duela.

BIgarren albistea ere hemn bertan jarri behar nizuen.. baina aizue, nahiko sarrera luzea idatzi dut dagoeneko blog bat izateko, ezta?

GEHIAGO IRAKURRI NAHI…?

 

One Response

  1. Gartzi 2011(e)ko abuztuak 11

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.