Armairuak husten (edo saiatzen behintzat) nabil egunotan, eta sorpresaren bat edo beste hartzen ari naiz. Lehengoan, esaterako, dagoeneko ez daukadan inpresorarako erositako tinta kartutxo bat aurkitu dut. Estreinatu gabe dago, eta botatzeak pena ematen dit. Baten batek  nahi/behar izanez gero, esatea baino ez du. Doparizuet!!! 😉

Kartutxoaren xehetasunak hauexek dira:

ORINK tinta kartutxoa EPSON STYLUS inpresoretarako
Berri-berriak, haisuek!!!
ORINK OR-ET052 koloreko tinta kartutxoa

 

EPSON markako modelo hauetarako balio du:

  • STYLUS COLOR:
    • 400/440/460/600/610/640660/670/740/760/800/850/860/1160/1520
  • STYLUS SCAN:
    • 200/2500/2500PRO

Baten batek nahi al du? Hala bada, erabili kontaktu formularioa mezutxo bat bidaltzeko! Iraila hasierarako inor animatzen ez bada, zakarretara bota beharko dut! :/

 

PD.: Ikusi dudanez, besteren bat ere animatu egin da behar ez dituen gauzatxoak oparitzera! Zer iruditzen zaizue Twitterren #doparit etiketa erabiltzen badugu horrelakoak iragartzeko? 😉

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.