Ostiral arratsaldea. Beste edonon egotea nahiago, baina erosketa handi samarra egin beharra eta, tira, goazen Bilbondora.

Bertako Eroskian, “Euskadiko produktuei” esklusiban dedikatutako apalategi piloa. Euskal Okela, Idiazabal Gazta, Gernikako piperrak, eta edarien artean: tatxan! Pepsiren 375 mililitroko lata berriak!!!

Pepsi, bertoko produktua
Euskaldunok nahi dugun lekuan jaiotzen garela!!!

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.