Zer telesail ikusi? 1 - teknopata.eus
Ezetz ba, ez naizela Klingon bat!!!

Seguru inoiz edo behin gertatu zaizuela: telesail on bat ikusteko gogoekin zabiltzate, baina ez dakizue zein aukeratu. Trantze horretan ei dabil egunotan Makilakixki jauna, esaterako. Egoera bereziki larria izan daiteke gogo duzun telesail bat, Vren bertsio berria, esaterako, bat-batean bertan behera uzten badute (tamalez, gero eta sarriagotan gertatzen da hori).

Baina ez larritu, baliabide ezin aproposagoa aurkitu berri dut Arturo Gogaren blogaren bidez: SFSignal zientzia-fikzioari buruzko atariak mapa edo “flowchart” bat prestatu digu, galdera erraz batzuei erantzunez erabaki ahal izateko zein den ikusi behar dugun hurrengo telesaila. Tituluetako asko ez dira erraz topatzeko modukoak, baina tira, ideia primerakoa da, ezta?

Zer telesail ikusi?
Egin klik handiago ikusteko

Ez horregatik!

4 erantzun

  1. makilakixki 2011(e)ko ekainak 5
  2. joxe 2011(e)ko ekainak 5
  3. makilakixki 2011(e)ko ekainak 5
  4. makilakixki 2011(e)ko ekainak 5

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.