Frantsesek ere kopia piratak

Parisen pasa ditut egun batzuk oporretan. Oso hiri polita da, esango nuke bisitaria harrituta uzteko pentsatuta dagoela beren-beregi: etorbide zabal-zabalak, artez jositako eraikin eta kaleak. Hori bai, turistaz josita dago, edonora joanda ere… eta zeozerk esaten dit hori edozein garaitan joanda ere gertatzen dela.

Enfin, gauza batek harrituta utzi nau Parisera egiteko bisitan. Nik uste nuen produktu eta marka ezagunen kopia piratak txinatarren gauzak zirela batez ere. Baina hara zer aurkitu dudan Frantziako hiriburuko informatika denda baten atarian:

 

Parisen ere piratak oinutsik

Indignatuta, denda barrura ez sartzea erabaki genuen, noski. Seguro honelako gauzak saltzen dituztela:

HiPad II

HiPad II salduko ote dute Appel dendan? 😛

Zer esango luke Steve Jobsek ikusiko balu?!?

Eta zuk, zer diozu?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.