Angrybirdsmenpekotasunak badu sendabidea!!! 1
Txoriak vs Txerriak

Seguruenik, honezkero ondo ezagutuko duzue Angry Birds bideojolas ezin adiktiboagoa. Arrautzak lapurtu dizkieten txerriak akatu nahi dituzten txorien jolasak buelta osoa eman dio munduari, dela iPhonean, dela munduko beste plataforma informatiko ea guztietan. Jolasaren sinpletasunak oso izaera adiktiboa eman dio, eta mundu osoan milioika gara eragin horren pean jausi garenok.

Baina lasai egon! Zorionez, telebista badugu, eta haren barruan ‘teledenda’ erako saioak, munduan diren eta ez diren mirakulu guztiak saltzeko prest. Horra, esterako, Mike Tysonen hiru urratseko programa berezia, angrybirdsmenpekotasuna desgarerrarazteko!

Ikusi, ikusi! Baietz eskaria egiteko gogoak eman?!

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.