Aurrerantzean, igandeak libre 1Aste barruan lan nahikorik ez, nonbait, eta azken bi urteotan borondatezko beste lantxo bat hartu izan dut igandero-igandero: Euskadi Irratiko Amarauna saioko blogarien solasaldia grabatu eta hona igotzea.

Badakizue urte berriarekin batera norbere bizimoduan aldaketa iraultzaileak egiteko erabakia hartzen dela, eta nik ere horrelako batzuk hartu ditut, tartean denbora libre gehiago bilatzea. Euskadi Irratian apur bat formaldu dira azken boladan edukiak sarera igotzeko kontuetan, eta blogarien solasaldia astero-astero aurki daiteke haien webgunean.

Beraz, dagoeneko ez du zentzu handirik neuk ere saioak grabatu eta sarera igotzeko lana hartzeak. Aurrerantzean, beraz, diferituan entzun nahi duzuenoi zuzenean Euskadi Irratiaren webgunera edo Feed43 erabiliz sortu dudan RSSra jotzeko eskatu behar dizuet, nik igandetako bermuta hartzeko tartea hartzen dudan bitartean, jeje. Barkatu ergozpenak!

2 erantzun

  1. Goio Telletxea 2011(e)ko urtarrilak 10
  2. Haritz 2011(e)ko urtarrilak 12

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

%d bloggers like this: