Japoniarrek mundua ahozabalik uzteko ahalmen amaigabea dute, hori kontu jakina da.

Oraingo honetan ez dizuet errobotik erakutsiko baina. Badakizue bideojokoetan ere oso aurreratuta daudela japoniarrak. Jolasteko moduan iraultza ekarri duten Nintendo Wii eta Playstation Move bertatik iritsi zaizkigu.

SEGA mitikoak ere bere ekarpena egin nahi izan omen du mugimenduz kontrolatutako bideojokoen esparrura. Bere asmakizunak Toirettsu du izena, eta jatetxeetan, tabernetan eta horrelakoetan instalatzeko pentsatua dago. Horrelakoetako komunetan, hain zuzen ere.

Wii, Move, Kinect... ...eta Toirettsu! 1
Denetarik asmatu da gizakion txiza bideratzeko. Komunerako porteriak ere bai! Den-dena alferrik.

Badakizue hamaika saiakera izan direla gizonezkoontzako komun publikoetan txiza kazolaren barruan egin dezagun. Punteria eskasa eta arreta are eskasagoa izan ohi dugu, eta bi faktore horiek higiene arau guztien kontra doaz komun publikoetan. Horregatik asmatu dituzte komunetako euliak, armiarmak… baita futboleko porteriak ere!

SEGAk, bada, pausu bat harago eman du gizakion txiza bide zuzenetik eramateko borrokan. Toirettsu bideojokoan pixarekin jolasten da: zenbat eta dianan zuzenago jo, orduan eta puntu gehiago! Gainera, bota dugun txorrotadaren zenbatekoa ere ematen digu jolasak, horretan ere zenbateko meritua dugun jakiteko. Olentzerori ere eskatu diot halako bat, baina momentuz Japonian bakarrik ikus daitezke. Turismoa egiteko beste arrazoi bat, ezta?

Erantzun bat

  1. makilakixki 2011(e)ko urtarrilak 7

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.