hamar@2010 martxan! 1Bueno, urtea bukatzen ari zaigu eta, azken hiru urteotan bezalaxe, iritsi da garaia internauta euskaldunok esateko zer den interneteko euskal komunitateak urtean eman duen onena. 2010ean gaudenez, hamar ekimen ‘saritzea’ tokatzen da aurten.

Funtzionamendua, gogoan izango duzuenez, oso erraza da, baina berriontzat, hona hamar@2010 aipamenen mekanika:

  • Helburu nagusia internauta euskaldunek beraiek urtean izandako euskarazko sareko ekimenik onenak nabarmentzea da. Bide batez, aukera paregabea da guztion artean osatzeko urtean zehar sarean euskaraz egin den guztiaren zerrenda.
  • ‘Sariketa’ bi fasetan egingo da: Lehenengo eta behin, 2010eko abenduaren 19ra arte zabalik egongo da proposamenak wiki bidez jasotzeko epea. Zure hautagaia proposatzeko, hamar@2010 orria editatzea baino ez duzu.
  • Gero, guztion artean osatutako zerrenda horrekin bozketa bat jarriko dugu martxan blog honetan bertan. 2011ko urtarrilaren 9ra arte izango da bozkatzeko epea.
  • Azkenik, hurrengo astean bozkak zenbatu eta ‘irabazleak’ iragarriko ditugu.

Saria? Ba momentuz, euskal internauten errekonozimendua ‘besterik ez’. Sari fisikorik ez dago ez bozkak jaso, ezta bozkak ematen dituztenentzat ere, baina (saiatzearren ez dugu ezer galduko), enpresa, elkarte, erakunde edo norbanakoren batek babesle gisa agertu eta irabazleei edo bozkatzen dutenei emateko moduko opariak eman nahi baditu, proposamenak entzuteko prest gaude!

Bueno, pentsatu duzue zer proposatu behar duzuen, ezta? Ba ez galdu denbora eta jo lehenbailehen proposamenak egiteko orrira!

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.