Maite Goñi eta Mikel Iturria igo dira gaur Miramonera Amaraunako blogarien solasaldian parte hartzeko. Sonia Perez lankideak ere hitz egin du bertan, atzo Ermuan izan zen KAMERATOIAren sari banaketaren berri emateko. Hemen behean utzi dizuet bigarren saria eraman duen lana, Biak bat, niri neuri lehenengoa baino gehiago gustatu zait eta.
[youtube:http://www.youtube.com/watch?v=nrpVvKAUdig]Bestela, twitterren inguruko eztabaidaz aritu dira, berriketan.info sare sozial berriaz, Gaurko Hitzaren bigarren urteurrenaz… enpin, onena zuek zeuek entzutea, ezta?
Podcast: Play in new window | Download ()
Harpidetu! RSS
Eskerrik asko, Joxe.
Eta gai gehiago geratu zaizkigu jorratu gabe.
Hiru hauek, adibidez:
Irratia.com-ekoen agurra. Agur 10 urteko ibilbideari.
Lehen lagun birtualaren heriotza. Hasier Etxeberriak Patxi Hipolitoren heriotzaz idatzitakoa.
Nik ere euskaraz. Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren ekimena. Euskarak milaka aurpegi, milaka ahots.
Dena ezin aipatu.