Epic Fail bat egin dut Patxiren irratia.com-eko sarrera txarto interpretatzean. Barkatu.
Euskal blogosferak poz asko eman dizkigu azken urteotan, baina lantzean behin albiste tristeren bat ere iristen da. Aurrekoan, esaterako, irratia.com egitasmoaren amaieraren urteurrenaren berri eman zigun Patxi Gaztelumendik irratia.com-en bertan. Eta, zer nahi duzue esatea, badakit tristetzeko moduko askoz ere arrazoi pisutsuagoak daudela egunotan, baina pena eman dit albisteak. Badakit gauzak asko aldatu direla irratia.com duela 10 urte sortu zenetik hona, orain oso erraza dela dialeko ia edozein irrati non/noiznahi entzutea podcast formatuan. Badakit horrelako egitasmo xume batek ere sekulako lanak ematen dituela aurrera ateratzeko, eta badakit energia ez dela sortzen ezta suntsitzen ere, eta irratia.com-en jarritako gogo guztiak (edo gehienak) albisteak 2.0-n jarrita daudela orain, baina zer nahi duzue esatea, hala ere pena eman dit albisteak. (Besteak beste, dinosauro samar sentiarazten nauelako ere). Enpin, ba hori, agur eta ohore, irratia.com!!! Zorionak eta urte askotarako.
Juer, kanpoan egun batzuk pasa eta albiste hau irakurtzeak, niri ere pena ematen dit… denbora asko pasatu dute gurekin eta gu eurekin lanean. Ezin askoz gehiago esan baina seguru biak beste hamaikatxo proiektutan ikusten ditugula.
Animo eta gora irratia.com!!!
Ondo segi!
Barkatu, baina irratia.com-en post horretan, inon ez du jartzen irratia.com amaitu denik.
10. urteurreneko post bat zen… eta nork esan du itzali egin dela irratia?
Flipatuta gaude, ala?
Isiltasuna ez duzue maite?
Flipatzen, hau da hau, kazetaritza digitala… ez iturririk, ez kontrasterik… ez ezer…
Ah, ba txarto ulertu dut orduan. Barkatu.
Flipatuta egongo naiz igual, ez dakit.
Epic fail, ikasi dugu beste berba bat.
Kazetariak deika aritu zaizkit, Bilbo Hiria irratikoak ikaratuta…
Isilik gaude, egia da, baina gure desarmea ez du negoziatu Brian Currinek.
Egiguren bilakatu zaitugu Joxe…
eta eskerrak umorea ez dugun galdu.
Gora bake prozesua!
Joer, ederra egin dut orduan 🙁
Ze lotsa, barkatu! 🙁 Orain ondo ulertzen diot Sorosle Toxikoari…
Nabarra korapilatu dut!
Animo Joxe, sekulako bloga daukazu eta akats bat akatsa besterik ez da. EFE agentziak 11Mko atentatuaren ostean eginikoa manipulazioa izan zen eta ETBn gertatutakoa antzekoberdin, bi adibide jartzearren. Beraz, animo, eta Robocopek behin esan zuen bezala, “… paciencia Joxe, somos humanos” 🙂
Joxe! Jajaja ez da ezer gertatzen, Patxiren xakelekoak su hartuko zuen baina… batzuetan akatsak suertatzen dira. Urte askotarako orduan.
Eta itxiko bagenu?
Zer galduko litzateke?
Lasaitu ederra hartuko luke batek baino gehiago…. egingo dugu joko hori?
Guk irratiarekin zer eta nola egin erabaki behar dugu, eta agian zuen ideiak, iritziak, sujerentziak eta aholkuak behar beharrezko izango ditugu.
Bota zerbati
Eeeein? Orain jakindu finikitoa eman diguzula. Joxe. LAZARO, ALTXA ZAITEZ TA IBILI!!