Search Stories

Search Stories 1Lehengoan Guugenheimen egin zuten Youtube Play ‘ebentoan’ egoteko aukera izan nuen. Pintxo eta kanape minimalistak jan eta ez horren era minimalistan edateko aukera izateaz gain, Alex de la Iglesia eta Shackleton publizitate agentziako beste ez dakit noren hitzaldiak entzuteko aukera zan nuen bertan. Publizistarena lotsagarria izan zen: sortzaile ona izango da akaso, baina hizlari gisa hutsaren hurrengo utzi zuen internauta guztiok onanistak garela eta zinema hiltzen ari garela irribarretsu azaldu zigun De la Iglesiak.

Edonola ere, han entzundakoen berri zehatzago izango duzue aste honetako Nick dut Nik saioan. Nik kontatu nahi nizuena zen Youtubek aukera baliatu zuela hainbat produktu berri aurkezteko, tartean Search Stories izeneko bat. Berez ez da oso gauza erabilgarria: erabiltzaileak hainbat bilaketa termino sartu, eta bilaketa horiek bideo batean jartzen ditu  automatikoki Youtubek, musika eta guzti, pantailazoak balira bezala. Ez, ez dio inori bizitza salbatuko, baina ikusgarria bada. Hona momentu batean egindako proba bat:

Moloia, ezta? Probatu zuek, eta esango didazue!

Erantzunik ez

Eta zuk, zer diozu?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.