Tartean behin ezusteko atseginak aurkitzen dira Youtube eta enparauan. Gaur, esaterako, Euskaraz Videobloga aurkitu dut. Asier izeneko mutil baten ideia da. Lehenengo bideoan gazteleraz azaltzen duenez, euskaltegian eman berri du izena, eta bera asmoa da astero-astero bideo batean islatzea zer nolako aurrerapausuak egin dituen Aitorren hizkuntza zaharrean. Hona aurkezpena (erdaraz, baina hitz eman du erdarazko bakarra izango dela).

[youtube:http://www.youtube.com/watch?v=4zKulxOMCXk]

Ideia bikaina iruditu zait benetan. Batez ere, Asierrek berak dioen moduan, benetan harrigarria delako euskaraz horrelako zer gutxi dagoen ikustea. Ea bada, honek bidea egiten duen, eta Asierrek bere helburua lortzen duen: hilabete batzuetan euskaraz ondo moldatzea, alegia!

No Responses

  1. Pingback: zabaldu.com 2010(e)ko irailak 30

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.