…eta telefonoa beste konpainia batera pasatuko banu?

Ikasturtea eta urte naturala hastean galdera asko planteatzen dizkiogu geure buruari, eta sarritan, aldatzeko erabaki ‘irmoak’ ere hartzen ditugu: kirola egiten hasi, gehiago irakurri, looka aldatu… honelakoetan, telefonia operadoreak ere adi-adi ibiltzen dira, eta (tele)marketing kanpaina oldarkorrak antolatzen dituzte orain duzun kontratu edo dena delakoarekin dirutza galtzen ari zarela eta eurekin joanez gero piloa aurreztuko duzula pentsarazteko. Tartean, segapoto erakargarriren bat edo beste ere eskaintzen dute, dohainik askotan, ez dakit zenabteko konpromisoa hartzearen truke.

1Baina… nola jakin daukagun telefonia plana egokiena den ala ez? Eskaintza, tarifa, azpitarifa, sustapen eta kontrasustapen guztiekin, nola jakin zein den merkatuan gehien komeni zaigun prezio plana? Zaila da jakiten, baina beharbada gaur aurkeztu nahi dizuedan tresnatxo honek lagunduko dizue.

MyPlan du izena, eta Android sistema eragilerako doako aplikazio bat da. Merkatuan dauden tarifen taulak hartu, zure telefonoko benetako deiei aplikatu, eta zerrenda bat egiten du, merkatuko tarifa bakoitzarekin gastatuko zenukeena adieraziz. Uneko zure tarifa ere irteten da zerrenda, eta beraz konparazioa erraz-erraz egin dezakezu batetik eta, bestetik, zure gastu erreala kontrolatzeko aukera on da aldi berean.

Deien estatistika ere egiten du: nori deitu diozun, zenbat denboraz hitz egin duzun. Gainera kontaktu bakoitzak zer operadorerekin funtzionatzen duen ere zehaztu dezakezu, horrela deien kostua zehatzago kalkulatu ahal izateko.Oso-oso tresna interesgarria,  erabilgarria, eta gainera dohainik!

2Telefonoan bazaude, deskargatu hemendik, eta bestela erabili ondoko QR kodea 😉

Ez horregatik!

Eta zuk, zer diozu?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.