Dianaren itxura berria? 1Beharbada despistatuta harrapatuko zintuztedan zuotako asko, baina udako oporren benetako hasiera hor goian ikusten duzuen twitt horrekin iritsi zitzaidan. “V” telesail berriaren ekoizleek orduantxe iragarri zuten telesaioaren bigarren denboraldian Jane Badlerrek hartuko zuela parte, nor eta Annaren ama izateko! Badler, gogoan ez baduzue ere, 80ko telesaioko Diana gaiztoarena egiten zuen aktorea da.

Dianaren itxura berria? 2Egunotan hasi dira, bada, Estatu Batuetan azaroan emititzen hasiko den bigarren denboraldiaren inguruko ‘filtrazioak’ zabaltzen. Hala, TVGuide izeneko aldizkariak Badlerri egindako elkarrizketa txiki-txiki bat argitaratu du. Bertan, aktoreak kontatzen du hasieratik egon nahi izan duela V berriaren proiektuan, eta Annaren amaren papera bereganatzeko gogor lehiatu behar izan duela beste zenbait aktorerekin.

Pertsonaiari dagokionez, Badlerrek ez du ezer berririk esan: Diana berri hau Annaren ama da, estralurtarren ‘benetako’ erregina, alabak berak espazio-ontziko ziega batean 15 urtez zerratua izan duena. Alabak duen ostia txarra ezagututa, pentsatzekoa da ama ere gozo egongo dela!!! Hori bai, TVGuide-k Badlerren argazki bat ere argitaratu du. Ez du argitzen telesaioko karakterizazioa den ala ez, baina, gutxi gorabehera, horixe izan liteke Diana berriaren itxura. Zer iruditzen?

One Response

  1. makilakixki 2010(e)ko irailak 14

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.