Denboraldi berria aspalditxo hasi bazen ere, gaur bueltatu da Euskadi Irratiko Amarauna saiora blogarien iganderoko solasaldia. Dena ondo bidean, orain arteko planteamenduarekin jarraituko du tartetxoak: igandero, goizeko 11:30etatik 12:00etara. Iaz bezala, baina hau ere dena ondo bidean, e? Saiatuko naiz tartea astero-astero blogera ekartzen. Inoiz kale eginez gero, gogoratu EiTBren webgunean jartzen dituztela audioak (gehienetan bai behintzat!).

Ana Malagonek, Goio Telletxeak eta Mikel Iturriak ireki dute gur blogarien denboraldia. Zer esan duten? Onena zeuk entzutea, noski, baina hona ipatu dituzten gaietako batzuk:
- U2ren kontzertua Anoetan
- Zinemaldiaren jarraipena sare sozialetan. Twitter-en #zinemaldia hashtag-arekin, adibidez. Txartel salmenta elektronikoaren gorabeherek ere zeresana eman diete blogariei.
- Telefónicaren asmoa tarifa lauak desagerrarazteko.
- Associated Press agentzia era ‘ofizialean’ hasi da blogariak informazio iturri fidagarritzat jotzen.
- Google Instant eta Google denbora errealean, aldaketa nabarmenak Googleren zerbitzuetan.
- Aste honetan zehar twitter eta facebook erori egin dira. Sare zentralizatuak vs. sare deszentralizatuak. Gorka Julioren gai maitenetako bat.
- Gipuzkoa 2.0 jardunaldia Miramonen.
Entzuteko, badakizue, eman PLAYri 😉
Podcast: Play in new window | Download (0.0KB)
Harpidetu! RSS
Eskerrik asko lan hau hartzeagatik, Joxe.
Hasi gara. Ea ba.