Duela urte pare bat netbookekin -eta iaz A gripearekin- gertatu zen bezala, beldurrik gabe esan dezakegu datozen udazken eta neguan tableten sukarra hedatuko dela.
Pandoraren kutxa Applek ireki zuen bere iPad sonatuarekin, baina badira (bagara) asko eta asko Jobsen esparru hiperkontrolatuan jarduteko gogorik gabe, lehiakideek (eta bereziki Android sistema eragilearekin lanean dabiltzanek) zer aterako duten ikusteko irrikatan.
Berlingo IFA 2010 azoka ‘epela’ aurreikusten da zentzu horretan, eta elektronikaren munduko etxeak hasi dira jadanik euren tableta propioak aurkezten. Hona konparazio bat ikusi ditugun hainbat modelorekin. Baietz interesgarriak?
Goiko horiek hasierako laginak baino ez dira, noski, IFA delako hori bihar hasiko da ofizialki, eta espero da beste fabrikante askok ere tabletak aurkeztea. Bestalde, taula honetan sartu nahi nituen HP prestatzen ari omen dena (WebOS sistema eragilean oinarritutakoa), eta gaur Twitter bidez komentatu didaten Notion Ink Adam delakoa, baina ezin izan dut datu zehatzegirik aurkitu.
Eta zuek, begirik bota al diozue antzeko beste gailuren bati?
Erantzunik ez