Ura arazteko, eragin biraderari!

Bear Grylls ur iturri alternatiboen bila

Ikusten zer egin behar izan dion Bearrek dortokari ur zikinik ez edatearren?

Abenturazale handi eta ez hain handiek (eta ez haiek bakarrik) sarritan aurkitzen duten arazoa edateko moduko ura aurkitzea da. Ur zikina edatearen ondorioen artean, dakizuenez, era guztietako gaitzak daude, beherako anekdotiko batengatik hasi eta malaria, tifusa eta halako gaitz beldurgarrietara iritsi arte. (Bueno bale, malaria eltxo batek eragiten du, baina ni teknopata naiz, ez sendagilea!).

Edonola ere, gure Bear Grylls euskaldunek ez dute zertan kezkatu. Izan ere Timothy Whitehead izeneko injineru britainiar batek sortutako botilari esker, edonon hartutako ura ti-ta araztu eta edateko prest utzi baitaiteke biradera ziztrin bati buelta pare bat emanda.

Whiteheadek James Dyson sarietara aurkeztu duen botilaren prototipoak izpi ultramoreak erabiltzen ditu uretan auri daitezken era guztietako bakterio eta bestelako izaki maltzurrak akabatzeko. Argi hori pizteko, botilak duen biradera bati eragin behar zaio bi minutuz. Egileak dioenez, denbora horretan izpiek uretako bakterioen %99,9 hiltzen du. Gainera, iragazki berezi bat ere badu, eta hari esker uretako bestelako zikinkeria garbitzeko gauza da.

Ondo funtzionatuz gero, botila oso erabilgarria suerta liteke bidaietan, baina batez ere hondamendi naturaletan. Horrelakoetan arazo larria izaten da edateko ur garbia aurkitzea, eta us zikinen ondorioz izurrite handiak gertatzen dira. Dena den eszeptikoek diote arraroa dela asmatzaileak prototipoaren argazkiak soilik aurkeztu izana, funtzionamendua erakusten duen bideoa egin beharrean…

Ura arazteko, eragin biraderari! 1

Timothy, etxe ondoko putzuko ura arazten bere prototipoarekin

Erantzunak (3)

  1. haritz 2010(e)ko urriak 8
  2. joxe 2010(e)ko urriak 8
  3. haritz 2010(e)ko urriak 9

Eta zuk, zer diozu?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.